Breadcrumb

Ikasgela birtualetan sartzeko informazioa

Ikasgela birtualetan sartzeko informazioa


Ordenagailuaren nabigatzailetik sartu zaitezke, webgune honetako estekak jarraituz.

Mugikor edo tabletetik ere sartu saitezke, Google Meet edo Hangouts aplikazioak jaitsita.

! OHARRA: Google Chrome nabigatzailea erabiltzea komeni da. Beste nabigatzaileek arazoak eman ditzazkete.

 

Jarraibideak


1.- Sartu Online Eskola web orrian.

2.- Aukeratu zure klasearen egoitza (Atotxa, Dantza, Herrera, Auzoak)


 

 

3.- Aukeratu Egoitzaren barruan, espezialitatea edo irakasgai mota.

 

4.- Aukeratu zure irakaslea (banakako klaseak) edo irakaslea eta taldeari dagokion ordutegia (taldekakoak) eta sakatu "Sarbidea"

 

5.- Gonbidapena jaso zenuten mezu elektronikotik sartzen bazarete, zuzenean sartzeko aukera izango duzu. “Sartu” sakatuta.

Beste email batekin, edo logeatu gabe sartzen saiatzen bazara, zure izena jarri eta “eskatu sartzeko” aukera sakatu beharko duzu. Irakasleak gelan onartu beharko zaitu. Batzuetan irakasleek denbora pixka bat beharko dute onartzeko.

! OHARRA: Google kontu pribatua izatea beharrezkoa da. Ez dute erakundeetako kontuek balio.

! OHARRA: Baliteke nabigatzaileak, KAMERA eta MIKROFONOA erabiltzeko onarpena behar izatea. Kasu horretan, lehio txiki bat irekiko da. Baieztatu eta klik egin baieztapena hurrengoetan gogoratzeko.

6.- Behin sartuta hauek dira GoogleMeet-en aukera nagusiak. Nola sartu ikasgela birtualetan

  • Mikrofonoa piztu edo itzali: Orokorrean, taldekako klaseetan hobe da itzalita izatea, irakasleak kontrakoa esaten ez badizue.
  • Deitik irten
  • Bideokamera aktibatu edo desaktibatu
  • Bileran dauden pertsonak ikusi
  • Idatzizko txat-a: Oso erabilgarria noizbait mikrofonoa ez badabil, irakaslearekin hitz egin ahal izateko. EZ erabili ikasleen artean hitz egiteko.
  • Aurkeztu: Zuen pantailan ikusten duzuena besteekin partekatzeko (erabili BAKARRIK irakasleak eskatuta).
  • Txintxeta: Irakaslearen irudiaren gainean jarrita, klik eginez gero, irakaslea finkatuta geldituko da irudi nagusi bezala.

 

Esperientziarik onena izateko, mesedez:
  1. Erabili entzungailuak (aurikularrak).
  2. Jarri zaitez argi egokia duen toki batean.
  3. Izan zure mikrofonoa itzalita irakasleak esaten dizun arte.
  4. Finkatu irakaslearen irudia pantailan (txintxetarekin) klasea hobeto jarraitzeko.