Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Eduki publikatzailea

Mundubat- Elkarcredit. 2016
Zenbatekoa: 47.492 €
'Mundubat- Elkarcredit. 2016' irudia
Proiektuaren xeda da Nejapa udalerriko emakumeak ahalduntzea eta antolatzeko eta tokiko testuinguruan eragina izateko duten gaitasuna sendotzea.

Brigadas Internacionales de Paz. 2016
Zenbatekoa: 34.500 €
'Brigadas Internacionales de Paz. 2016' irudia
Kolonbian giza eskubideak defendatzen aritzen direnen segurtasun fisikoa eta psikologikoa babesteaz arduratzen da. Horretarako, nazioarteko laguntza integrala ematen duten taldeak bertaratu eta jardunean aritzen dira eta Estatuan sentsibilizazioa eta eragin politikoa bultzatzen aritzen dira

ACPP- Nazioarteko Bake Brigadak. 2016
Zenbatekoa: 47.492 €
'ACPP- Nazioarteko Bake Brigadak. 2016' irudia
Proiektu honen helburu zehatza da 50 emakume palestinarren ekoizpen ahalmenak sendotzea eta Al-Naqura-ko (Zisjordania, Palestina) nekazaritza komunitateko ekoizpen jardueretan parte har dezaten bultzatzea.

Sodepaz+Biladi. 2016
Zenbatekoa: 66.489 €
'Sodepaz+Biladi. 2016' irudia
Helburu du Israelgo espetxeetan atxilotu edo preso dauden gizon eta emakumeen ordezkapen legaleko eta aholkularitza juridikoko sistema hobetzea, beren senitartekoei aholkularitza legala ematea eta Palestinako herritarrek eta Giza Eskubideen erakundeek eskubide horietaz dituzten ezagupen eta ahalmenak sendotzea.

Mugen Gainetik. 2016
Zenbatekoa: 47.492 €
'Mugen Gainetik. 2016' irudia
Chimaltenango Departementuko Chimaltenangoko eta Zaragozako hamar komunitateetako 100 gizon ekoizlek eta 180 emakume ekoizlek, Elikadura Soberatasunaren estrategia bat inplementatuz, xede den populazioaren gaitasun agroekologikoak indartu nahi dituzte.

Mugarik Gabe. 2016
Zenbatekoa: 47.492 €
'Mugarik Gabe. 2016' irudia
Proiektuak lagunduko du Masaya eta Catarina udalerrietako emakumeen ahalduntze ideologikoa bultzatzen eta Catarina eta San Juan de Oriente udalerrietako emakume nekazariak ekonomikoki indartzen, bai eta ideologikoki ere.

TAU Fundazioa. 2016
Zenbatekoa: 47.490 €
'TAU Fundazioa. 2016' irudia
Proposamen hau Donostiako Udalak 2015ean finantzatu zuen proiektuaren jarraipena da, 2. fasea alegia. Potosi Departamentuko Colquechaca udalerriko nekazariek pairatzen duten pobrezia, berdintasunik eza eta bazterketa arintzen lagunduko du.

Paz y Solidaridad+Birbana. 2016
Zenbatekoa: 66.108 €
'Paz y Solidaridad+Birbana. 2016' irudia
Proiektu honen helburua da 2014ko diru laguntzarekin San Pedro udalerrian (Santa Cruz) gauzatu zen proposamenaren eragina areagotzea, emakume nekazari indigenek indarkeriarik gabe eragina izateko eta parte hartzeko aukera gehiago izan dezatela, beren eskubide zibil, politiko eta ekonomikoen alde antolatuta, Santa Cruz departamentuko 14 probintziatan.

Calcuta Ondoan+betiko. 2016
Zenbatekoa: 66.489 €
'Calcuta Ondoan+betiko. 2016' irudia
Proiektu honek aurreko urteetako lanarekin jarraitu nahi du: indarkeriaren biktima diren emakumeak hartu eta babestea, bai eta aholkularitza ematea ere; kanpainak aurrera eramatea; espetxe politikoari buruzko taldea; zigorra benetan betetzeko eta emakumeak babestu beharko lituzketen legeak hobetzeko "advocacy"a, eta familia eta komunitate barruko gatazkak konpontzeko esku-hartzeak eta aholkularitza.

Cooperacion para el desarrollo

Garapenerako lankidetzako proiektuak