Breadcrumb

Eduki publikatzailea

TAU Fundazioa. 2016

Colquechaca udalerriko emakumeak antolamendu eta ekoizpen aldetik indartzea. 2. fasea. Bolivia.

TAU Fundazioa. 2016 img

Proposamen hau Donostiako Udalak 2015ean finantzatu zuen proiektuaren jarraipena da, 2. fasea alegia. Potosi Departamentuko Colquechaca udalerriko nekazariek pairatzen duten pobrezia, berdintasunik eza eta bazterketa arintzen lagunduko du, sostengagarritasunez eta klima aldaketa eta natur hondamendiak prebenitzeko eta haietara egokitzeko neurriak hartuz.
Proposamenak Elikadura Segurtasun prozesu bat finkatu nahi du, genero ikuspegia duena eta ingurumenerako sostengagarria dena, Elikatua izateko Giza Eskubidea errealitatea izan dadin Cloquechacan. 
 
Proposamenak lau lan ardatz ditu:
 
1. Elikagai nahikoak eta kalitate onekoak izatea eta eskuratu ahal izatea. Horretarako, klima aldaketara egokitzeko nahiz hura arintzeko neurriak sustatuko dira, ekoizpen eredu agroekologikoa baliatuz.
 
2. Nutrizio eta higiene ohitura osasungarriak hartzea, elikagaiak behar bezala erabiltzeko eta haurren eta amen desnutrizioa errotik desagerrarazteko.
 
3. Emakume nekazarien erakundeak indartzea eta lidergoa sustatzea, aktore publikoak ados jartzeko, eragina izateko eta elikadura-eskubidearen inguruko politikak sozialki kontrolatzeko, genero parekotasuna errespetatuz.
 
4. Nekazarien Erakunde Ekonomikoak (OECAk) indartzea, ekoizteko, eraldatzeko eta merkaturatzeko dituzten ahalmenak hobetzearren. Surumi eta Gudalupeko 15 komunitatetan gauzatuko da, 390 familia izanik eskubide-titularrak.

 

Donostiako Udala: 47.490 €
Entitatea:

TAU Fundazioa

Entitate lokala:

Instituto Politécnico Tomás Katari(IPTK)