Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Cooperacion para el desarrollo

Garapenerako lankidetzako proiektuak

Eduki publikatzailea

Mundubat. 2014
Zenbatekoa: 27.853 €
'Mundubat. 2014' irudia
Nazioarteko sostengu sareak sortzea, palestinan nazioarteko zuzenbide humanitarioari eginiko urraketen aurka. Arreta berezia jarriz Jerusalen Ekialdean

Emaus y Economistas Sin Fronteras. 2014
Zenbatekoa: 26.183,68 € €
'Emaus y Economistas Sin Fronteras. 2014' irudia
Proiektu honek, Emausek eta Mugarik Gabeko Ekonomialariek sustatuak, ekonomia zuzen eta solidarioaren kontzeptuak eta praktikak sartu nahi ditu Donostiako unibertsitate komunitatean (ikuspegi zabal batetik hartua)

Paz y Solidaridad. 2014
Zenbatekoa: 17.693 €
'Paz y Solidaridad. 2014' irudia
Proposatzen dena da sentsibilizazioa lantzea eta politikoki eragitea, emakumeen lan eskubideak aldezteko eta sustatzeko.

Setem. 2014
Zenbatekoa: 16.994 €
'Setem. 2014' irudia
Proiektu honen helburua da zehaztea zer kontzeptu esparru dagoen indarkeria matxisten eta kontsumoaren artean, bai eta euskal herritarrek hori nola hautematen duten ere, azken urteetan sortutako udalerri etikoen sareko kide diren entitateei helarazteko.

Alboan y Deustu Campus Donostia. 2014
Zenbatekoa: 23.850 €
'Alboan y Deustu Campus Donostia. 2014' irudia
Proiektu honek donostiarrak eta Donostiako administrazio publikoak mobilizatu nahi ditu, mugikorren eta gailu elektronikoen kontsumoa eta jarrera instituzionala aldatzeko, xede honekin: besteak beste Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean.

Sordepaz y Biladi y Paz con Dignidad y solidaridad. 2014
Zenbatekoa: 27.900 €
'Sordepaz y Biladi y Paz con Dignidad y solidaridad. 2014' irudia
Proiektu honek, 12 hilabetez, jarraipena eman nahi dio Mewando Sareak 2012. urtean Donostian hasi zuen lanari: gizarte zibilari tresnak ematea lehen eskutik ezagut dezan zein den Palestinako herriaren errealitatea eta Israelgo estatuak nola urratzen dituen giza eskubideak.

Medicus Mundi. 2014
Zenbatekoa: 18.533 €
'Medicus Mundi. 2014' irudia
Donostiako gizartea sexu eta ugalketa eskubideen gainean kontzientziatu, mobilizatu eta inplikatu nahi dugu, giza garapenerako giltzarri gisa; hori lortzeko.

Mundubat y Veterinarios Sin Fronteras. 2014
Zenbatekoa: 27.853 €
'Mundubat y Veterinarios Sin Fronteras. 2014' irudia
Proposamen honen helburua da berdintasuna sustatzea eta giza eskubideen alorreko nazioarteko tresnak mundu guztiko nekazariei aplikatzea, elikadura subiranotasunaren, genero ekitatearen eta kulturartekotasunaren ikuspegitik.

Emáus y Mugarik Gabe. 2014
Zenbatekoa: 27.743 €
'Emáus y Mugarik Gabe. 2014' irudia
Proiektu hau garapenerako hezkuntza alorreko proiektua da, Kontsumo Kontziente eta Arduratsuari (KKA) buruzkoa, generoaren ikuspuntuan eta ikuspuntu global-lokalean oinarritua. Donostian gauzatuko da.

Alboan (Guatemala). 2014
Zenbatekoa: 42.145 €
'Alboan (Guatemala). 2014' irudia
Proiektuaren helburua Guatemalako Iparraldeko Ixcan udalerriko komunitate indigenetako emakumeen taldeen eta liderren ahalduntzea sendotzea da, emakumeok jasan ohi duten indarkeriari aurrea hartzeko eta euren lurra defendatzeko hango bizimoduaren eta mundua ikusteko eraren aurkako megaproiektuetatik.

Setem Hego Haizea(El Salvador). 2014
Zenbatekoa: 58.847 €
'Setem Hego Haizea(El Salvador). 2014' irudia
Proiektu honen helburua El Salvadorreko ehungintzako maquiletan jarduten duten langile brodatzaileen politika sendotzea da.

Mugarik Gabe (Nicaragua). 2014
Zenbatekoa: 58.918 €
'Mugarik Gabe (Nicaragua).  2014' irudia
Proiektu honen bidez, Las Pilas, Los Lopez eta Quebrada Honda eskualdeetako emakumeekin ahalduntze ideologikoa eta ekonomikoa lortzeko hasita zegoen prozesuarekin jarraitu nahi da.

Sodepaz y Biladi (Palestina). 2014
Zenbatekoa: 58.889 €
'Sodepaz y Biladi (Palestina). 2014' irudia
Proiektu honek PCHRko Emakumeen Unitateak egiten duen eta 2013ko deialdian Donostiako Udalak finantzatutako proiektuarekin indartu zen lanean laguntzen jarraitu nahi du.

Paz y Solidaridad (Bolivia). 2014
Zenbatekoa: 58.901 €
'Paz y Solidaridad (Bolivia).  2014' irudia
Proiektu horren bidez, emakume indigena nekazariek San Pedro udalerriko tokiko garapenerako politiken diseinuan eta gauzatzean indarkeriarik gabe eragiteko aukerak areagotu egingo dira.

Mugen Gainetik (Guatemala). 2014
Zenbatekoa: 58.918 €
'Mugen Gainetik (Guatemala). 2014' irudia
Proiektuaren xedea emakumeak erabakiak hartzen diren erakundeetan eta esparruetan sartzea da, generoen arteko oreka bideratzeko. Ahalduntze ekonomikoa bultzatu nahi da, haien enpresa gaitasunak indartuz, negozio ekimen iraunkorrak sortzeko eta, horrela, diru sarrera osagarriak lortzeko eta,ondorioz, emakumeen eta haien familien elikadura ziurtatzen laguntzeko.

Medicus Mundi (India). 2014
Zenbatekoa: 58.920 €
'Medicus Mundi (India). 2014' irudia
Proiektu honetan, aldaketarako estrategia globala adivasi emakumeen bakarkako zein taldeko ahalduntzea sustatzean oinarritzen da, senarrak eta komunitateak erantzunkide izaten hasteko ekintzak sartuz, emakumeek eurek bizi dituzten desberdintasun sozialak, ekonomikoak eta genero desberdintasunak hautsi ahal izan ditzaten.

Haurralde (Mozambique). 2014
Zenbatekoa: 58.921 €
'Haurralde (Mozambique).  2014' irudia
Proiektu honen helburua kalteberatasun egoeran dauden emakumeek bizitza kalitatea eta ongizatea areagotzeko esparruak sortzea da.

Calcuta Ondoan (Indian). 2014
Zenbatekoa: 58.889 €
'Calcuta Ondoan (Indian).  2014' irudia
Lehengo helburuekin jarraitzea proposatzen du, besteak beste, tratu txarrak jasan dituzten emakumeei babesa, arreta eta aholkuak ematea, kanpainak, presio taldeak eta abokatuak eskaintzea, emakumeak babestu beharko lituzketen legeak eraginkorki bete eta hobe daitezen, eta familian eta komunitatean sortzen diren gatazkak konpontzeko jarduerak eta aholku psikologikoak eskaintzea eta Emakumeentzako Auzitegiak eta Beltzezko Emakumeak eta antzeko ekim ...