Ezkerreko Bannerrak

Isuri Gutxiko Eremua - Jendaurreko informazioaren prozesua Eguzki energia -  ezagutu zure ahalmena JOKO GARBIA - Hondakinak eta kudeaketari buruzko informazioa BARAZTE PUBLIKOAK - Autokontsumo ekologikoa DONOSTIATRUK - Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azoka ARTIKUTZA - Artikutza, Bioaniztasunaren altxorra

Tamaina handikoak

Tamaina handiko hondakinak

Berrerabiltzeko moduan dauden altzariak bigarren eskuko azoketan sal daitezkeDonostiatruk azokan adibidez, edo azoka birtualetan (Donostiatruk online, merka2sanmarcos…). Beste aukera bat da dohainik eskaintzea, nolotiro.org plataforman edo antzekoetan, edo Emaus Fundaziora deituta.

Aitzitik, altzariak kaltetuta badaude, tamaina handiko hondakinak biltzeko udal zerbitzua arduratuko da haiek kudeatzeaz. Bota nahi diren altzariak edo gauzak kaleko edukiontzien alboan utzi behar dira, jarraian aipatzen diren baldintza hauetan:

 

Egunak eta ordutegiak:

Hiriaren mendebaldea: Alde Zaharra, Erdialdea, Amara Berri, Antigua, Aiete, Ibaeta, Igeldo, Añorga eta Miramon-Zorroaga:

Egunak: astelehena, asteazkena eta ostirala (abenduaren 24a eta 31 izan ezik)
Ordutegia: 21:30-22:30


Hiriaren ekialdea: Gros, Egia, Miracruz-Bidebieta, Ategorrieta-Ulia, Altza, Herrera eta Loiolako Erribera:

Egunak: asteartea, osteguna eta igandeak (abenduaren 24a eta 31 izan ezik)
Ordutegia: 21:30-22:30

 

Non utzi behar diren:

  • Oro har, edukiontzi berdearen alboan, haren kontra jarri gabe.
  • Alde Zaharrean, lurpeko edukiontzien edo edukiontzi berde arruntaren ondoan, haren kontra jarri gabe.
  • Loiolan eta Erriberan, zaborrak pneumatikoki biltzeko ontzien alboan.

 

Honako hondakin hauek utzi behar dira:

  • Altzariak: besaulkiak, sofak, aulkiak, ontzitegiak, etab.
  • Koltxoiak eta somierrak.
  • Linea zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, hozkailuak, etab.
  • Telebistak.
  • Gailu elektriko txikiak: ordenagailuak, irabiagailuak, plantxak, etab.

 

Honako hauek ez dira utzi behar:

  • Obra hondakinak.
  • Paletak.
  • Kristalak.
  • Komunak.

 

Atez ateko bilketa Intxaurrondo, Loiola eta Martutenen

Udalak Emaús Fundazioa kontratatu du auzo horietako tamaina handiko hondakinak atez ate jasotzeko.

Zerbitzua eskatzeko bi aukera daude:

  • 943 630 999 telefonora deitzea
  • voluminososdonostia@emaus.com helbide elektronikora idaztea

Emausko langileak behar bezala identifikatzen dira, eta ordutegi hauetan ematen dute zerbitzua:

  • Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara
  • Larunbatetan 08:00etatik 16:00ak arte