Ezkerreko Bannerrak

Isuri Gutxiko Eremua - Jendaurreko informazioaren prozesua Eguzki energia -  ezagutu zure ahalmena JOKO GARBIA - Hondakinak eta kudeaketari buruzko informazioa BARAZTE PUBLIKOAK - Autokontsumo ekologikoa DONOSTIATRUK - Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azoka

Garbigune

Garbiguneak

Garbigunea birziklatzeko edukiontzietan edo zabor poltsetan sartu ezin diren etxeko hondakinak gaika biltzeko zentro bat da.

 

Erabiltzeko arauak

  • Doako zerbitzua da.
  • San Marko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako herritar partikularrei bakarrik zuzenduta dago.
  • Gehieneko masa baimendua 3.500 kilotik beherakoa duten ibilgailuek bakarrik deskarga dezakete.
  • Gehienez 2 metro kubiko eta 759 kg eraman daitezke pertsonako eta asteko.
  • Gremioek eta gainerako ekoizleek ezin dituzte hondakinak Garbigunera eraman, San Markok beste bitarteko batzuk eskaintzen baititu horretarako.

 

Kokapena eta ordutegiak

Garberako Garbigunea Garbera bidea z/g
  20017 - Donostia
  zerbitzuak@sanmarko.eus
  Telefono zenbakia: 943214977
  Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 09:30-13:20 eta 15:30-18:50
    Larunbatetan: 09:30-13.20 eta 15.30-17:50
    Igandeetan: 10:00-13:50
    Bestelako jaiegunetan: itxita

 


 

Atotxaerrekako Garbigunea Zubiberri kalea, 13
  20018 - Donostia
  zerbitzuak@sanmarko.eus
  Telefono zenbakia: 943214977
  Neguko ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 09:30-12:50 eta 15:30-18:20
    Larunbatetan: 09:30-13:20
  Udako ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 09:30-13:50
    Larunbatetan: 09:30-13:20
  Igande eta jaiegunetan: itxita.

 

Donostiarrek San Marko Mankomunitateko beste udalerri batzuetako garbiguneak ere erabil ditzakete, hala nola Hernanikoa, Oiartzungoa edo Usurbilgoa.

 

Garbigunetan, honako hauek utz daitezke:

  • Etxeko obra txikietako obra hondakinak.
  • Fibrozementuzko hondakinak (ikus baldintzak beherago).
  • Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa, porexa, etab.
  • Plastiko birziklaezinak: pertsianak, etab.
  • Tamaina handiko etxetresnak: koltxoiak, sofak, somierrak, etab.
  • Metalak eta txatarra.
  • Inausketa eta lorezaintza.
  • Zura: paletak, altzariak, kutxak, oholak, etab.
  • Beira laua: kristala, etab.
  • Kartoizko bilgarriak, etab.
  • Etxeko papera eta kartoia.
  • Etxeko ontziak: plastikozkoak, metalikoak eta brik motakoak, etab.
  • Beirazko ontziak.
  • Ehunak.
  • Auto eta motor pneumatikoak, hagunetatik edo metalezko zatietatik bereizita (gehienez, 5 unitate erabiltzaileko).
  • Gailu elektrikoak eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak, etab.
  • Linea zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, sukaldeko etxetresnak, etab.
  • Jostailuak.
  • Etxeko olio erabilia (itxitako ontzietan).
  • Automobilgintzan erabilitako olioa (ontzi itxian. Gehienez ere, 25 litro hileko eta erabiltzaileko).
  • Metagailuak: autoetako bateriak eta metagailuak, oro har.
  • Fluoreszenteak eta lanparak.
  • Pilak.
  • Inprimagailuetako tonerren karkasak.
  • CDak eta DVDak.
  • Etxeko olio erabilia (itxitako ontzietan).
  • Etxeko gainerako hondakin arriskutsuak: margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak eta abar, itxitako ontzietan.

 

Honako hauek ezin dira utzi:

  • Hondakin organikoak
  • Gremioek eta beste ekoizle batzuek sortutako hondakinak

 

Fibrozementuzko hondakinak

Hiritarren fibrozementuzko hondakinak, kantitate txikietan, Garberako garbigunean utz daitezke hileko lehen astelehenean, 10:00tik 13:00ra eta 15:30etik 18:30era.

Bilduko den materiala ez da hauskorra izango, egoera onean egon behar da eta desmuntatu beharrik gabe. Kantitatea ibilgailu berezirik gabe garraiagarria eta manipulagarria izan beharko da. Gehienezko neurri eta pisuak ondoko hauek dira:

- 2 fibrozementuzko plaka (4 m2 edo 50 kg arte).

- 3 m-ra arteko hodi zati bat.

- 5 jardinera.

- 30 kg-ra arteko elementu apaingarri edo bereziak.

Hortik gorako kantitateak izatekotan, erabiltzaileek baimen berezia eskatu beharko dute Mankomunitatean (943 214977).

Erabiltzaile partikularrek ekarritako hondakinak bakarrik onartuko dira. Beraz, udal bilketako enpresek, industria orokorrak eta saltokiek ezingo dituzte hondakinak ekarri.

Erabiltzaileek inprimaki bat bete eta NANa aurkeztu beharko dute. Ondoren, euren ibilgailuan joan beharko dira garbigunearen barnean honetarako mugatutako eremuraino, eta han arreta emango diete langile espezializatuek.