Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostiak 2020rako bere helburu klimatikoak lortu zituen

Garraioaren sektoreak igortzen ditu emisio gehienak

2020 urtea mugarri garrantzitsua zen klima-aldaketaren aurkako lasterketan; izan ere, herrialde, eskualde eta hiri askotan berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko planetarako lehen azterketaren data zen, eta Donostia hiriak azterketa hori ondo gainditu du.

2020an isurketak % 20 murrizteko helburua, 2007. urtearekin alderatuta, aise bete da, % 40ko murrizketa lortu baita hiriko emisio globaletan (industriaren emisioak kontuan hartu gabe) zein biztanleko emisioetan. Hala, 2007an biztanle bakoitzak batez beste 5,3 tona CO2 baliokide isuri zituen, eta 2020an, berriz, 3,1 tona biztanle bakoitzeko.

Garraioa da emisio gehienak sortzen dituena

Hirian sortzen diren berotegi-efektuko gasen emisio gehienak, guztizkoaren ia bi heren, garraioak eragiten ditu. Horien atzetik daude, urrutitik, egoitza- eta zerbitzu-sektoreen emisioak, beste heren bat. Hondakinen kudeaketak emisioen % 4 baino pixka bat gehiago sortzen du, eta lehen sektorea ez da iristen % 1era. 2020an emisioen murrizketa sektore guztietan gertatu zen, salbuespenik gabe.

Murrizketa-helburuak

Udalaren eta udalerriaren berotegi-efektuko gasen inbentarioen datuek hobera egin dute, baina zuhurtziaz epaitu behar dira. Udalaren inbentarioan gertatu den bezala, espero izatekoa da udalerriaren inbentarioak gora egingo duela 2021ean, pandemiaren ondoren normaltasunera itzulita.

Gainera, argi dago egungo murrizketa-helburuak ez direla nahikoak. Izan ere, Europa mailan asmo handiagoko helburu bat proposatu da 2030erako, emisioak % 55 murriztuta 1990eko isurketekin alderatuta, eta horrek udal helburuak ere berrikusi beharra ekarriko du.

Txostena 

Aines Arizmendiren argazkia