Breadcrumb

Ingurumenaren Aholku Kontseilua

Ingurumenaren Aholku Kontseilua

Aalborg-eko Gutunean, sinadurarekin batera Donostiako Udalak Tokiko Agenda 21en ibilbideari ekin zion, prozesu honetan udaleko sektore guztiekin batera (hiritarrak, enpresak, interes taldeak...) lan egiteko konpromisoa azpimarratzen da, hiritarren nahitaezko protagonismoa eta komunitatearen partaidetza bermatuaz.

Helburu honekin sortzen da 2001ean Ingurumenaren Aholku Kontseilua (IAK), taldeko parte-hartze eta hausnarketa eremua, helburu nagusiak hurrengoak direlarik:

  • Udaletxearekin elkarlanean aritu Tokiko Agenda 21 garatzeko.
  • Hiritarren partaidetza bultzatu.
  • Erabakiak hartzean gardentasuna bermatu.


Gainera hurrengoak lortu nahi dira:

  • Tokiko bizitza garatzen den ingurua ulertzeko modu eta sentsibilitate desberdinak gehitzea.
  • Proposamen eta ekimenak bateratu
  • Donostiako hiritarrak erabakiak hartzean eta ingurumen-kudeaketan inplikatu.
  • Udaleko elkartegintzaren egiturarekin elkarlanean aritu ingurumena hobetzeko.

 

Ingurumenaren Aholku Kontseiluaren osaketa eta betekizunak

IAK ingurumenean interesa duten udaleko erakunde desberdinek osatzen dute:

  • ingurumen arlokoak
  • auzoko erakundeak
  • zientzia arlokoak
  • hezkuntza arlokoak
  • ekonomia-gizarte arlokoak
  • profesionalak
  • sindicalak
  • etab.


IAK Udaleko organo osagarri moduan eratzen da, Sektoreko Kontseilu gisa zehazki, informazio eta, kasuan, proposamen funtzioak bakarrik garatuaz Agenda 21eko prozesuaren esparruan. 

 

Araudia eta Ekitaldien erregimena

IAK erregulatzen duen araudia 2015eko martxoaren 26ko udalbatzarrean onartu zen, aurrekoa ordezkatuz.

Aldizka biltzen da ohiko bilkuretan eta saio monografikoak ere ospatzen dira kideek proposatuta.