Breadcrumb

Dirulaguntzak

Ingurumenaren arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak

Dirulaguntzak eska daitezke ingurumen arloko elkarteen funtzionamendurako eta berariazko proiektuak garatzeko.

Ekimen honen bidez, elkarteak babestu, eta Ingurumen arloko helburu nagusiekin bat datozen proiektuak sustatu nahi dira: hondakinak, biodibertsitatea, klima-aldaketa eta osasunaren sustapena.

Elkarteentzako dirulaguntzak.

 

Energia berriztagarrien komunitateentzako eta haien instalazio fotovoltaikoentzako dirulaguntzak

Udalaren dirulaguntzak eska daitezke energia berriztagarrien komunitateak sortzeko eta haien instalazio fotovoltaikoetan inbertitzeko.

Ekimen honen bidez lagundu nahi da bizitegi sektorean energia berriztagarriaren ekoizpena sustatzen, eraikuntza pribatuan autokontsumoaren ekoizpen berriztagarria bultzatuz.

Energia berriztagarrien komunitateentzako dirulaguntzak.