Akuarioa handitzeko g.000/CE.02.2 lursailaren gainak erabilera publikoko zortasuna izatea, Pasealeku Berriaren maila edo nibel berean.
Lur bat, kai aldean dena, begiratokia egiteko, Nautikoaren ondoan, 300 m2 ingurukoa.
Konstituzio plazako 2. zenbakiko lokaleko sarbidea – Joan de Bilbao, 17-15 Katastroko erreferentzia: 8297449 eta 8297430
2.167 m2, itsas eta lehorraren arteko jabari publikokoak, Urumeako itsasadarraren gaineko zubi bat egiteko (Zurriolako zubia), Donostiako Boulevard Zumardiaren luzapenean.
Kursaal/Zurriola zubia.
Baimena eman zen Urumeako itsasadarraren gainean zubi bat eraikitzeko, Zumardiaren pasealekuaren luzapenean.
1916ko uztailaren 12ko bilkuran, Itsas Kursaal Handiaren Higiezinen Sozietateak Urumea ibaiaren gaineko zubi berriaren zuinketa-lanak egiaztatzeko egindako eskaeraren berri eman zen, Udalak 1916ko otsailaren 4an onartutako proiektuaren arabera.
Zubiaren zuinketa akta: 1916ko uztailaren 17koa, Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiak 1916ko abuztuaren 5ean onetsia.
1933ko martxoaren 1eko bilkuran, Donostiako Itsas Kursaal Handiaren Higiezinen Sozietateak egindako eskaera aintzat hartuta, behin betiko hartu zuen udal honek Kursaal zubia, horri dagozkion betebehar eta eskubideekin, 1920ko martxoaren 31ko eskrituran xedatu bezala.
Kai-plataforma egiteko, Jose Zuazola Udalaren bide ingeniariak idatzitako proiektuaren arabera. 1956ko apirilaren 17an onetsi zuen Udalbatzak proiektua.
47,60 metro du luze plataformak, eta, batez beste, 10 metro zabal; eta jendea igo eta jaitsi egiteko eskailera batzuk eta lehorreratzeko aldapa ere baditu.
1957ko martxoaren 11ko zuinketa akta, Portu eta Itsas Seinaleen Zuzendaritza Nagusiak 1957ko apirilaren 30ean onetsia.
Kaia-plataforma egiteko obren onespen agiria, 1958ko urriaren 21ean onetsia.
DONOSTIAKO HAPOko PORTUA CE.02 Hirigintza Esparruko a.10.30/31/32 lursailek osatzen duten zuzkidura bidezko jarduketa eremua birtzatitzeko proiektuaren ondoriozko P.1. lursaila (bizitokitarako lursaila).
Santa Klara uhartea. 401 m2-ko azalera. Onetsitako mugatze lerroko M-614 eta M-718 mugarrien artean dago. Erreferentzia: CNC02/12/20/0002.Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzea, Santa Klara uharteko dikea eta inguruko instalazioak legeztatzeko. Obrak onartzeko akta eta planoa, 2012ko apirilaren 10ekoa.
Denera 151 m2 hartzen ditu zerbitzuen pabilioiak (99 m2 eraikinak eta 52 m2 terrazak).
Rafael Niño Rabadan arkitektoak 1998an egindako proiektuaren arabera eraikia da pabilioia, eta taberna, biltegia, komunak eta Gurutze Gorriaren postua ditu.
Emakida luzatzeko hitzarmenak hondartzako denboraldian olana bati eusteko egitura arin bat muntatu eta desmuntatzeko tokia hartzeko baimena ere emanda du.
Toki hori terrazak dituen 52 m2 horien barruan sartzen da, eta aluminiozko egitura arin batez eta ehun akriliko biribilgarriko olana batez osatutako armazoia da, tako batzuen bidez lotuta lurrera, eta 7,50*4,70* 1 m-ko neurriak ditu.
603 m2, itsaso eta lehorreko jabari publikokoak, Santa Klara uhartean oinezkoentzako pasealekua legeztatzeko eta ezponda egonkortzeko obrak egiteko
186 m2 itsas-lehorreko jabari publikoko lurra, energia elektrikoa eta edateko ura eramateko urpeko kanalizazioa egiteko Tenis pasealekutik Santa Klara uhartera.
Instalazioak Tenis pasealekutik (Haizearen Orrazia) Santa Klara uharteraino itsaspeko kanalizazioak jartzeko Proiektuan deskribatzen dira. Proiektu horretan definitzen dira Tenis pasealekutik uharte horretara elektrizitatea eta ura eramateko egin behar diren obrak. Funtsean, 400 mm-ko kanpoko diametroa duen hodi bat jarriko da, eta hodi horren barruan ur eta elektrizitate hodiak jarriko dira.
Obren azken azterketaren aktaren arabera (2004ko irailaren 14a), okupatutako azalera 222,59 m2-koa da.
Itsasargiaren eta haren biltegiaren zerbitzuetarako jarrita dagoen luraila. 732 m2 ditu eta Santa Klara uhartean dago. Katastroko erreferentzia: 8197006.
Santa Klara uharteko itsasargiaren eraikina zaharberritzea, Cristina Iglesiasen eskultura esku-hartzera egokitzeko, Jabier Lekuona Errandoneak 2018ko abuztuan idatzitako Oinarrizko Birgaitze Proiektuaren arabera.
Instalazioa egokitutakoan, Cristina Iglesiasek eskultura bat egingo du, eta Donostiari emango dio, herritarrek gozatzeko.
Donostiako Etxegintzaren jabetzako 4 finkak (lehen anbulatorioak erabiltzen zituen) aldi baterako lagatzea, gehienez ere 4 urterako, Fermin Calbeton kaleko 25. zenbakian. 1.- Sotoko solairuko lokala, 149,65 m2-koa.
2.- Sotoko solairuko lokala, 74,59 m2-koa.
3.- eta 4.- Beheko, sotoko eta lehen solairuko lokala, 159,31 m2-ko azalera erabilgarria duena, beheko solairuan 23,70 m2 eta 209,90 m2
Katastroko erref. 8297124
Idiakez kaleko 6. zenbakiko beheko solairuan, erdisotoan eta sotoan dagoen lokala, bai eta behar bezala inbentariatutako ekipamendua eta altzariak ere. Gipuzkoako Foru Aldundiarenak.
Gipuzkoako Lurralde Historikora transferitua 1987ko abenduaren 30eko 69/1987 Foru Dekretuaren bidez, nahiz eta Estatuak eutsi higiezinaren titulartasunari.
Itsas-lehorreko jabari publikoko ondasunen 705,15 m2 okupatzeko kontzesioa, Kontxako hondartzarako irisgarritasuna hobetzeko.
Kontxako hondartzarako irisgarritasuna hobetzea, Cervantes plazaren parean den aldapa birgaitzea da, Eusko Jaurlaritzaren Irisgarritasun Araudiaren arabera sarbide egokia izateko.
Orain den aldapak eta haren horma oinak itsas-lehorreko jabari publikoko 496,75 m inguru hartzen dituzte, %17,25eko malda du eta 8 m ere bai zabal.
Aldapa berriak 8 azpizati izango lituzke denera, 9 bat metro luze eta %8ko maldakoak. Bi eskailera-buru izango lituzke, 2 metro luzekoak, eta, guztira, 97 luze egingo luke aldapak. Era berean, eskailera sail bat ere izango luke, kabinen hegaleko zolatik abiatu eta hondarretan amaituko litzatekeena. Mugikortasun murriztuko erabiltzaileen eta hondartza garbitzeko ibilgailuen sarbide independentea bermatzeko, 5 m zabal izan behar du aldapak, orain denaren antzekoa, eta 5,84 m ere izango luke kabinen hegalkinaren zola-kotaren eta goiko pasealekuaren artean, ibilgailuek jira egiteko modua izateko.
Beheko solairuko lokala, guztira 137,62 m2-ko azalera duena, honela banatua: 75,72 m2-ko beheko solairua eta 61,90 m2-ko solairuartea.