Udal Ondareak - 2. Eskubide Errealak
02-DR-004 - Administrazio emakida, itsaso eta lehorreko jabarikoa, Kontxako pasealekua zabaldu eta gaur egun La Rotonda deitzen den establezimendua eraikitzeko.
Itsaso eta lehorreko jabari publikoko 3.221 m2 hartzea, Kontxako pasealekurako eta La Rotondarako. Aurrekariak: Obra: Zuinketa akta eta beste batzuk (Artxibo historikoa; 2188. liburua; esp.: 2 urte, 1908-1909).
1910eko uztailaren 27an egindako bilkuran jakin zuen Udalbatzak Herri Lan Zuzendaritzak 1910eko uztailaren 11n hartutako Errege Agindua: Bainuetxearen proiektua aldatzeko baimena ematea. Ceberio eta Genua jaunei eman zizkietan obrak, 1911ko martxoaren 15ean.02-DR-006 - 55,70 m2-ko lokalaren erabilera lagatzea Idiakez kaleko 6an, erretiratuen etxea handitzeko.
Idiakez kaleko behe solairuko 55,70 m2 erabilgarriko lokal bat, erretiratuen etxea handitzeko. Lokalaren mehelinaren luzetarako azalera 2,30 metro zabal da, gutxi gorabehera. Sarbide zuzena eta bakarra du, kanpora. Obra berriaren deklarazioaren DOS-B lokala. Partaidetza kuota: % 1,77.
02-DR-007 - Beheko solairuko lokalaren erabilera lagatzea Urdaneta kaleko 11. zenbakian dagoen Haurtzaindegirako.
Donostiako Urdaneta kaleko 11. zenbakiko beheko solairuan dagoen lokala, 124 m2-ko azalera duena.
02-DR-008 - San Martin kaleko 48 zk.ko eraikina erabiltzeko lagapena
San Martin kaleko 48. zenbakiko eraikina. Orubeak 259,60 m2-ko azalera hartzen du; angeluzuzena aurrealdean, eta triangeluarra atzealdean. Erabilera administratiboa du, eta sotoko solairua, beheko solairua eta goiko sei solairuak hartzen ditu. Azken bi solairuak atzeraeramanda daude estalkian.Solairu guztiak komunikazio gune bertikalaren bidez komunikatuta daude eskailera kaxarekin eta igogailuarekin.Sotoko solairuan kontagailuen gelak, koadro orokorrak eta zerbitzuko biltegiak daude. Solairu horretan daude fitxategiak eta gune erabilgarria ere.Beheko solairuan ─kanpotik du sarrera─, harrera-lekua, bulego orokorrak, gizonentzako, emakumeentzako eta desgaituentzako komunak eta gune erabilgarri bat daude.Lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren solairuek banaketa bera dute: bulego orokorrak, bi bulego eta batzar gela, eta gizon eta emakumeentzako komunak, eskailera kaxaren ondoan.Bosgarren solairuak aurrekoen banaketa bera du; desberdintasun bakarra da kanpoko baoak leiho mantsardatuak direla.Seigarren solairua fatxadatik atzeraemanda dago, eta bulego orokorren eremu bat jarri da, komun eta guzti.Estalkian, igogailuko makinen gela eta aire girotua kondentsatzeko makinak jarri dira.Katastroko erreferentzia: 8296365 zk., 6068284A zk.
02-DR-009 - Santa Katalina zubiaren itsas-lehorreko jabari publikoaren administrazio-emakida, Urumea ibaiaren gainean (3.326 m2). (2. zubia)
03-DR-002 - Erabilera publikoko zortasuna 26.1 etxe-uharteko ataripean eta 26.2 lursailaren gainean (Nafarroa Behera plaza eta ondoko etxe-uhartea).
Erabilera publikoko zortasuna ataripean, eremu publikora ematen duen aurrealdean, gutxienez 3 metroko hondoarekin, eta 100 m2-ko azalerarekin. (26.1. lursaila), eta erabilera publikoko zortasuna gainazalean, eremu osoan, gune publiko edo plaza moduan erabiltzeko, 2.140 m2-ko azalerarekin (Nafarroa Behera plaza).
03-DR-003 - Iparragirre kaleko 8an dagoen lokala erabiltzen lagatzea
115 m2-ko lokala beheko solairuan eta 54 m2-koa solairuartean.
03-DR-004 - Donostiako Zurriola hondartzaren pareko pasealekuaren azpian, mendebaldeko sarbidean, jabari publiko itsas-lehortarrean eraikitako komun publikoak. Kursaalaren ondoan.
Komun publikoak, Udalak eraikiak Kursaalaren atzealdetik doan oinezkoen pasealekuaren azpian. Edukiontzi angeluzuzen bat da, 22,10 * 4,62 m-koa, guztira 102,10 m2-ko azalera eraikia eta 67,43 m2-ko azalera erabilgarria duena. Komunen gunea erdiko sarbide batetik antolatzen da, eta emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat bereizitako bi eremuetara banatzen du.Udalak 2005ean eraikia, A. Errasti, A. Eceiza eta A. Uriarteren proiektuaren arabera. 359.665,69 euroren kostua izan zuen.
03-DR-006 - Aldagela eta komun publikoak, itsas-lehorreko jabari publikoan eraikiak, Zurriola pasealekuaren 41. zenbakiaren parean.
Hondartzako hegalean eraikitako aldagelak eta komunak eta haietarako sarbideak. 1.829 m2-ko azalera dute. (Ikus oharrak) Solairu-altuera 3,40 m da. Zurriola hiribideko 41. zenbakian den eraikinaren sotoko solairuaren gainerakoa da. Eraikina perimetroko korridore handi baten bidez egituratuta dago; jatorriz, hondartzara irekitako ataripea zen hura. Espazio hori hainbat eremutan banatzen da: Komun publikoen gunea. Aldagelen gunea. Gurutze Gorriarentzako gunea. Hondartzako langileentzako aldagela. Biltegien gunea. Galdara- eta instalazio-gelen eremua. Eraikin honen estalkia oinezkoentzako pasealekuaren parte da.
03-DR-007 - Komun publikoak, itsas-lehorreko jabari publikoan eraikiak, Zurriola pasealekuaren 45. zenbakiaren parean.
Eraikina Zurriola hondartzako perimetro-pasealekuaren sestra azpiko espazio batean dago, pasealekua modu irregularrean zabaltzen den eremu batean, ipar-ekialdeko muturrean. Komun publikoetarako gunea. Eraikitako azalera, guztira, 82,40 m2 da. Oinplanoaren altuera 2,97 m da.
04-DR-001 - Erabilera publikoko zortasuna, Egia kalearen eta Ur-Zaleak pasaia estaliaren gainekoa
Igarobide estalia, Egia kalearen eta Ur-Zaleak pasaiaren artean, 190,10 m2-koa.
04-DR-002 - Egia aldeko drainatze kolektorearen proiektuko 1. finkaren gaineko akueduktu zortasuna, Atotxa eta Urumea ibaiaren artean.
Frantziako Etxea zeritzonaren 60 m2-ko lur zati baten gainean (gaur egun, Frantzia hiribidea, 12). (QG-ID-478)
04-DR-003 - Erabilera publikoko zortasunak, ‘1’ a.300.1 eta ‘2’ a.300.2 lursailetako eraikuntzak eta ataripeak okupatzen ez duten sestra gaineko azaleraren gainean, eta zortasuna ‘3’ lursailaren gainean (bide publikorako eta espazio libre komunerako (ADIF). EG 21-01 Aldunaene.
Erabilera publikoko zortasuna ezarri da eraikuntzak okupatzen ez dituen sestra gaineko azaleren gainean, 1.222,38 m2-ko edukierarekin; horietatik, 181,09 m2 a.300.1 lursaileko ataripeak dira. Eta, bestetik, 1.544,14 m2 daude; horietatik 294,08 m2 a.300.2 lursaileko ataripeak dira. Ateratzen den ‘3’ lursailaren gainean ere bai, trenbideko jabetza publikoko eremu batean kokatua dagoena, bide publikorako eta espazio publikorako dena. Bestetik, trenbide lursaila da EG 21-01 Aldunaene GUko birzatitze proiektukoa.
04-DR-004 - Erabilera publikoko zortasuna garajeen gaineko plazan, Ametzagaña, 4, 8. (G.000/3 lursaila, Iruresoro AIU EG.14 HEA)
Erabilera publikoko zortasuna, Ametzagañako 4-8ko garajeen estalkiaren gainean, 1.390 m2-ko azalera duela.
04-DR-005 - Lur azpiko sail bat (1.590 m2) errentan izateko eskubidea, Atotxako geltokiaren ondoan
Bidearen ezkerreko aldearen eta Madrildik Irunera doan trenbideko 622/488 eta 622/541 kilometro-puntuen artean den lursailaren lur azpia. Forma irregularra du, 1.590 m2-ko azalera eta mugante hauek: Iparraldean eta ekialdean, ADIFen lurrak; hegoaldean eta mendebaldean Donostiako Udalaren lurrak.

12ºC