Laguntza ekonomikoak: Euskara ikasteko dirulaguntza

Telematikoki

Presentzialki

  • Konstituzio plaza, 2

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Dirulaguntzak emango zaizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere hiri horretan lan egiten dutenei, HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeko.
Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
  • udako ikastaroak
  • neguko ikastaroak
  • neguko zein udako barnetegiak
  • autoikaskuntza ikastaroak

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.

Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.

Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Data zehatzak oinarrietan adierazita daude.
Bi denboraldi daude: negua eta uda.
Barnetegietara joaten diren pertsonek eta autoikaskuntza ikastaroak egiten dituztenek urte osoan zehar aurkez ditzakete eskabideak.

Beharrezko dokumentazioa

NANaren fotokopia.

Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua"

Eskabidean eskatzaileak ez badio ematen Udalari egiaztapen hauek ofizioz egiteko baimena, zerga ordainkizunak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

Erroldatu gabekoek: aurrekoaz gain:
  • Lan egiten duen Donostiako enpresa edo entitatearen agiria
  • Erroldatuta dagoen Udaleko egiaztagiria, non esaten den ez duela helburu bererako dirulaguntzarik jasotzen. (Ofizioz egiteko Udalari baimena ematen ez badio)

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Oinarrien arabera

Prozesuaren urratsak

  1. Oinarriak GAOn argitaratu
  2. Eskabideak jaso
  3. Dokumentazioa aztertu eta akatsak zuzendu
  4. Akatsak edo gabeziak dituzten eskabideen berri eman eta 10 eguneko epea jarri, interesdunek zuzen ditzaten
  5. Zinegotzigoaren ebazpena, akatsak edo gabeziak izateagatik baztertu diren eskabideen berri emateko.
  6. Ebaluazioa eta behin-behineko ebazpen proposamena
  7. Behin-behineko ebazpena Udaleko iragarki taulan eta web orrian argitaratu
  8. 10 eguneko epea jarri, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten
  9. Alegazioak aztertu ondoren, behin betiko ebazpen proposamena egin (Gobernu Batzarrak onartu behar du)
  10. Behin betiko ebazpena argitaratu Udaleko iragarki taulan eta web orrian.
  11. Dirulaguntzaren %100 ordaindu interesdunei.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli