Indarkeria matxistaren biktima diren emakumezkoentzako arreta, hautemandako nahiz udalaren gizarte zerbitzuei jakinarazitako indarkeria matxistako egoerek duten larritasun mailaren arabera.
Zeinek egin dezake eskaera
Donostian erroldatuta egotea
18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
Emakumeen ardurapean dauden adingabeek ere jaso dezakete arreta hori.
Salbuespen gisa, larrialdi kasuetan, Donostian erroldatu gabeko emakumeek ere jaso dezakete.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Hasiera batean, ez da inongo dokumentaziorik aurkeztu behar. Beharrezkoa izanez gero, kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri emango da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Unean bertan
Epe legala: Aldagarria
Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
Harrera: bai biktimak berak hala nahi duelako (hitzordu bat ematen zaio Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuan dagokion teknikariarekin) bai hirugarrenek gertatutakoa jakinarazi dutelako (profesionalek, herritarrek, beste erakunde batzuek).
Beharrezkoak diren datu esanguratsu guztiak biltzea.
Balorazioa: erabilitako indarkeriaren eta larritasunaren arabera baloratuko da kasua, biktimarekin batera berari egokien zaion esku hartzeko plan bat adosteko, beharrezko baliabide erabilgarriak izango dituena.
Esku hartzeko plana-baliabideen kudeaketa.
Koordinazioa eta lankidetza beste zerbitzu batzuekin: kasuak hala behar duela eskatzen duenean.