Indarkeria matxista jasandako emakumeei eta indarkeria horren eraginpean dauden seme-alaba adingabeei laguntza psikologikoa ematea, indarkeriaren ondorioei tratamendua emateko eta emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, horrela beren bizitzen gaineko kontrol hobea izan dezaten.
Baliabide honek indarkeria sexistatik eratorritako premia psikosozialak lantzen ditu, indarkeria sexista zer esparrutan eman den kontuan hartu gabe: bikotekidea, familia, inguru hurbila, kalea, lan esparrua…
Zeinek egin dezake eskaera
Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek edota haien ordezkariek nahiz seme-alaba adingabeek, egiaztagarria den edozein moduren bidez etxeko tratu txarra edota sexu erasoa egon dela egiaztatuta.
Zerbitzu hau indarkeria matxistako egoeraren bat jasan duten nahiz jasaten ari diren emakumeentzako esku hartzearen esparruan ematen da: indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala nahiz ekonomikoa, sexu eta harreman afektiboen esparrua, bikotekidearen, familiaren, lanaren eta gizartearen nahiz komunitatearen esparrua.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
Beharrezkoa izanez gero, kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri emango da (salaketa, babesteko agindua eta/edo epai penala).
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Kudeaketaren kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzen du.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Hilabete bat
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Gizarte Zerbitzuen Zentroetan nahiz Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuan aurretiko hitzordua eskatzea.
Premiaren azterketa egiteko gizarte langilearekin elkarrizketatzea.
Ikusi 19. art.: Osoko gizarte laguntzarako eskubidea (1/2004 Legea).
Ikusi 22. art.(12/2008 Legea): EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa. 2.7.5. fitxa: Tratu txarren eta sexu erasoen biktima izan diren emakumeei, adingabeei, adinduei eta ahalmen urritasunen bat duten pertsonei laguntza psikosoziala eta soziojuridikoa emateko zerbitzuak