Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena

Tramitearen deskribapena

Aurretiazko jakinarazpen honek gaitzen zaitu ezarri behar duzun jarduerarekin hasteko. Jakinarazpena eta beharrezkoa den dokumentazioa erregistratzen den unetik bertatik has daiteke jarduera egiten.

Aurretiazko jakinarazpenaren mende zein jarduera dauden jakiteko, begiratu jakinarazpen hori egitea behar duten “jardueren zerrenda” dokumentazio atalean.

Lokalean obrak egiteko beharra baduzu, dagokion obra lizentzia eskatu beharko duzu, eta behin obrak amaituta, Udalinfon aurretiazko jakinarazpena aurkeztuko duzu.


Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Zeinek egin dezake eskaera

Jardueraren sustatzailea edo haren legezko ordezkaria. Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Jakinarazpenarekin batera, honako agiri hauek (ikusi xehatasunak dokumentazioan):
  • "A"- Ziurtagiria
  • "B"- Prestakuntza teknikoa egiaztatzea
  • "C"- Proiektu teknikoa
    • "C.1." Ingurumen memoria
    • "C.2." Planoak
Oharra: derrigorrezkoa da izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Ez dago ez izapidetze ez ebazpen eperik.
Aurretiazko jakinarazpenak eta beharrezko dokumentazioak sustatzaileari baimena ematen diote agiri horiek aurkezten diren egunetik aurrera jarduerari ekiteko.

Prozesuaren urratsak

Lokalean obrak egiteko beharra baduzu, dagokion obra lizentzia eskatu beharko duzu, eta behin obrak amaituta, Udalinfon aurretiazko jakinarazpena aurkeztu beharko duzu.
  1. Eskabidea (jakinarazpena) eta dokumentazioa erregistratzea. Une horretatik aurrera jarduerari hasiera eman dakioke.
  2. Dokumentazioa egiaztatzea. Hala badagokio, zuzentzea (10 eguneko epea egongo da hautemandako akatsak konpontzeko).
    • Beharrezko dokumentazioa ekarri ezean, espedientea osatu gabe gelditzen denez, ixteko eta jarduera geldiarazteko agindua emango da.
    • Dokumentazio guztia ekarri bada, jarduera ikuskatzeko zain geldituko da, eta aurrez jakinaraziko da noiz egingo duten ikuskapena udal zerbitzu teknikoek.
  3. Tasaren likidazioa.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Aurretiazko jakinarazpen honek gaitzen zaitu ezarri behar duzun jarduerarekin hasteko, erantzule bakarrak jardueraren titularrak eta egiaztagiria eman duten teknikariak direlarik, eta alde batera utzi gabe jarduerei ekiteko gaikuntza ematen duten administrazio tituluek edo araudi sektorial aplikagarriaren araberako aurretiazko kontrolek eginda egon behar dutela.

]Aurreko paragrafoan xedatutakoari eta udalaren ikuskaritza eta kontrol araudiari kalterik egin gabe, udal zerbitzu teknikoek dokumentazio teknikoa egiaztatzen dutenean, Udalak jardueran behar bezala jarduteko neurri osagarriak ezar ditzake.

Udalak egiaztatuz gero funtsezko datu, adierazpen edo dokumenturen bat ez dela zehatza edo faltsua dela, edo indarrean dagoen legedian zehaztutako baldintzak ez dituela betetzen, xedaturiko espedientea izapidetu ondoren, eskubidea erabiltzeko edo jardueran aritzeko debekua ezar dezake, gertaera horien berri duen unetik beretik, izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboen kalte gabe.

ESTABLEZIMENDUETAN ERROTULAZIOA EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZAK
Kanpoko eta/edo barruko errotulazioa euskaraz jartzeko, Euskara zerbitzuak dirulaguntzak ematen ditu. Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli