Errolda agiria eskatzen zaio Udalari norbaitek Donostian zein helbidetan dagoen erroldatuta frogatu behar duenean. Agiria lortzeko moduak:
Banakakoa:
Telematikoki: webgunetik momentuan deskargatzen da. Ezinbestekoa da egiaztagiri digital bat erabiltzea.
Autotramitazio makinetan: momentuan inprimatzen da.
Telefonoz: Udalinforen telefonoetan eskatu, 010 edo 943 481 000. Hurrengo egunean postaz bidaltzen da erroldan azaltzen den helbidera.
Udalinfo bulegoetan, momentuan egiten da
Etxebizitza batean inskribatutako pertsonak:
BAKARRIKUdalinfo bulegoetan. Momentuan egiten da.
Zeinek egin dezake eskaera
Donostian erroldatuta egotea
Pertsona fisikoak
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Telematikoki egiten bada: ziurtagiri digital bat izatea edo B@kq. Ikusi erlazionaturiko tramiteak atalean "Egiaztagiri digitala B@KQ"
Autotramitazio makinetan: NANa
Etxebizitzan erroldaturik dauden pertsonak: adin nagusiko kide guztien jatorrizko identifikazio dokumentuak. Dokumentu horien kopiak ekartzen badira (paperean edo digitalki), etxebizitza horretako adin nagusiko kide guztien baimen sinatua erantsi beharko da.
*Erregistro orokorraren bidez eskatuko dira ondoko erroldatze-ziurtagiri mota hauek, ezin baitira unean bertan eman:
Ziurtagiri historikoak, digitalizatu gabeko erregistroei dagozkienak (1986/04/01a baino lehenagokoak).
Idazkariaren eta alkatearen eskuzko sinadurak eskatzen dituzten ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek adopziorako izapideak egiteko eskatzen dira, esate baterako.
*Lanbidek DSBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) laguntzak izapidetzeko eskatzen duen etxebizitza bateko data batzuen artean bizi direnen ziurtagiriak administrazio horri zuzenean emango zaizkio, interesdunek udalean eskatu beharrik gabe.