Izapide honen bidez, hiritarrei aukera ematen zaie eskolako gela intsonorizatuetan musika entseatzeko eta ikasteko.
Zeinek egin dezake eskaera
Herritarrak oro har
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Musika eta Dantza Eskolako txartela, Herritarren Txartela, Donostia Kultura Txartela edo erabiltzailea identifikatzen duen beste agiri instituzionalen bat, kasuan kasuko gelaren giltza itzultzeko berme gisa eskatzen dena.
Gela mota desberdinak uzten dira:
- Banakakoak
- Taldekakoak
- Dantza gelak
- Ospakizun aretoa
- Grabazio estudiodun edo estudio gabeko ikus-entzunezko gela