Tramitearen deskribapena
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta haien ardurapean dauden pertsonei aldi baterako ostatua ematea.
Laguntza izaerako gizarte zerbitzu bat da, bai emakumea bera bai adingabeak (egonez gero) gizartera modu autonomoan eta independentean txertatzea asmo duena. Ez dago tutoretzarik ez ostatuan hartutako pertsonak zaintzeko begiralerik, baina Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuak (IMBAZ) kasuen segimendua egin ohi du. Egonaldia 3 hilabetekoa da gehienera, eta beste 3 hilabetez luzagarria, betiere gerora beste balorazio batek luzapena egitea gomendatuz gero.
Zeinek egin dezake eskaera
Eskatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Emakume heldu nahiz adingabe emantzipatua izatea, babesa behar eta aldi baterako ostaturako premia larria duena, bere ohiko etxea edo bizilekua indarkeria matxistaren ondorioz utzi egin behar eta horrelako zerbitzu baten premia duena, izan bakarrik, izan haren ardurapean dauden beste pertsona batzuekin, 148/2007 Legearen 5. artikuluak xedatutakoari jarraituz.
- Seguru bizi ahal izateko bestelako bizilekurik ez izatea nahiz bizileku horretarako berehalako sarbiderik ez izatea.
- Donostian erroldatuta egotea, Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuak ezarritako salbuespenak izan ezik.
- Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuarekin esku hartzeko prozesu bati ekiteko konpromisoa hartzea.
Zerbitzu hau indarkeria matxistaren egoeraren bat jasan duten nahiz jasaten ari diren emakumeentzako esku hartzearen esparruan ematen da: indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala nahiz ekonomikoa, sexu eta harreman afektiboen esparrua, bikotekidearen, familiaren, lanaren eta gizartearen nahiz komunitatearen esparrua.
Horregatik, zerbitzu hori Donostiako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan artatzen ari diren emakumeei soilik ematen zaie.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Seguru bizi ahal izateko bestelako bizilekurik ez duela nahiz bizileku horretarako berehalako sarbiderik ez duela egiaztatzen duten dokumentuak.
- Etxebizitza baten kostuari aurre egiteko nahikoa diru sarrera ez duela egiaztatzen duten dokumentuak.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Unean bertan
- Epe legala: 2 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Egonaldia 3 hilabetekoa da gehienera, eta beste 3 hilabetez luzagarria, geroko balorazio teknikoak luzapena egitea gomendatuz gero.
Prozesuaren urratsak
Zerbitzurako eskabidea Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Arreta Zerbitzuaren bidez egingo da, eta berau arduratuko da sarbidea izapidetzeaz prozeduraren urrats hauei jarraituta:
- Aurretiko hitzordua eskatzea.
- Premiaren azterketarako eta harreraren proposamenerako elkarrizketa egitea.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
- Harrerako elkarrizketa egitea eta egonaldirako akordioaren, araudiaren, eskubideen eta betebeharren sinatzea.
- Gizarte Zerbitzuetako profesionalekin esku hartzeko plan bat adostea.
- Gizarte Zerbitzuetako profesionalek esku hartzeko planaren ebaluazioa eta segimendua egitea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
- 12/2008 Legea, Abenduaren 5Ekoa, Gizarte Zerbitzuei Buruzkoa
- 4/2005 Legea, Otsailaren 18Koa, Emakumeen Eta Gizonen Berdintasunerakoa
- Martxoaren 22Ko 3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen Eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako
- 27/2003 Legea, Uztailaren 31Koa, Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Agindua Arautu Duena
- 1/2004 Lege Organikoa, Genero-Indarkeriaren Aurka Oso-Osoko Babesa Emateko Neurriei Buruzkoa
- 11/2003 Lege Organikoa, 2003Ko Irailaren 29Koa, Herritarren Segurtasunaren, Etxeko Indarkeriaren Eta Atzerritarrak Gizarteratzearen Inguruan Neurri Zehatzak Ezartzen Dituena
- 148/2007 Dekretua, Irailaren 11Koa, Etxeko Eremuan Tratu Txarren Biktimak Diren Emakumeen Harrerarako Baliabideak Arautzen Dituena.
Oharrak:
- Ikusi 19. art.(1/2004 Legea): Osoko gizarte laguntzarako eskubidea.
- Ikusi 22. art.(12/2008 Legea): EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa. 1.9.1 fitxa.
- Ikusi 57. art.(4/2005 Legea): Harrerako etxebizitzak eta larrialdietarako zerbitzuak.
Erlazionaturiko tramiteak
Datu babesa