Izaera juridikoko laguntza bat da, indarkeria matxistako egoerak direnean baliabide juridikoen bidez esku hartzeari eta erabakiei buruzko informazioa eta orientabidea ematen duena.
Informazio gehiago hemen
Zeinek egin dezake eskaera
Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
Indarkeria matxista edota eraso sexualak pairatu dituzten emekumeei zuzenduta dago. Ikusi baldintzak
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Hasiera batean, ez da inongo dokumentaziorik aurkeztu behar.
Beharrezkoa izanez gero, kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri emango da. Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Kudeaketaren kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzen du.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 15 egun
Epe legala: Hilabete bat
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Gizarte Zerbitzuetako zentroetan nahiz Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuan aurretiko hitzordua eskatzea.
Premiaren azterketa egiteko gizarte langilearekin elkarrizketatzea.
Ikusi 22. art.(12/2008 Legea): Prestazioen eta zerbitzuen katalogoa. 2.7.5. fitxa: Tratu txarren eta sexu erasoen biktima izan diren emakumeei, adingabeei, adinduei eta ahalmen urritasunen bat duten pertsonei laguntza psikosoziala eta soziojuridikoa emateko zerbitzuak.