Parte Zaharra: ibilgailu-sarbide iraunkorra

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Parte Zaharrean ibilgailuarekin sartzea zamalanetarako ordutegitik kanpo (07:00 – 11:30 ).
Erabili beharreko ibilgailuen baimendutako gehieneko pisua ez da 3.500 kg-tik gorakoa izango.
Hauek dira baimen motak:
  • Egoiliarrak: sartu ahal izango dira 15 minutuko tarteetan eta hilean lau aldiz gehienez, 21:00etatik 08:00etara bitarteko ordutegian eta igandetik ostegunera, jaiegun eta jai bezperak tartean izan ezik
  • Mugikortasun murriztuko egoiliarrak
    Eskatzailearen bizilekuraino sartu ahal izango dute ibilgailuek, pertsona horri laguntzeko.
    Ibilgailua kalearen ardatzean aparkatu behar da, beste ibilgailuen zirkulazioa etenez eta ibilgailuaren eta bi fatxaden artean oinezkoei bidea utziz, gutxienez 1,5 metro zabaleko bi korridore sortuta.
    Eremu horretan oinezkoen lehentasuna zaindu beharko da uneoro.
  • Eremuan garajeak dituzten erabiltzaileak: baimen hau garajera sartzeko eta handik ateratzeko ibilbiderako soilik izango da baliozkoa, eta egiaztatutako garajea erabiltzeko eskubideari loturik egongo da haren indarraldia.
  • Eremuko merkatariak: Parte Zaharrean jarduerak dituzten pertsonek izango dute baimena, jarduera horrekin loturiko lanak egiteko.
  • Merkataritza mantenua (hornidurak, mantentzea…): Parte Zaharrean kokatutako industria, merkataritza eta bestelako jarduerentzat zerbitzua ematen dutenek eskuratu ahal izango dute.

Oharra: sarbide puntualak eskatzeko, honako izapidea erabili:

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Baldintza hauek bete behar dituzte, eta dagozkion agiriak aurkeztu behar dituzte, kasuaren arabera:
Egoiliarrak (sarbidea hilean 4 alditan eta gehienez ere 15 minutuz aldiko)
  • Auzotarra izatea (biztanleen udal erroldan izena emanda; Udalak ofizioz egiaztatuko du) Pasealeku Berria, kai aldea, Ijentea kalea, Bulebarra, Erregina Erregentearen kalea eta Salamanca pasealekuaren artean mugatutako eremuan.

Mugikortasun murriztuko egoiliarrak
  • Parte Zaharreko auzotarra izatea (errolda egiaztagiria). Udalak ofizioz egiaztatuko du.
  • Mugikortasun baremoa (7.a, A edo B) egiaztatzea, edo mugikortasun murriztua eta horren iraupena egiaztatuko duen mediku txostena.

Garajeak
  • Garaje hori erabiltzeko eskubidea egiaztatzea.

Parte Zaharreko merkatariak
  • Aldez aurretik jakinaraztea jarduera martxan dela edo, horrela badagokio, establezimendua irekitzeko lizentzia edo jarduera legeztatzeko prozesuan dagoela egiaztatuko duen agiria. Udalak ofizioz egiaztatuko du.
  • Parte Zaharrean jarduera baten ustiatzaile izatearen egiaztagiria.
  • Zamalanetarako ordutegitik at (7:00 - 11:30) ibilgailuak erabiltzeko beharra justifikatzea.

Merkataritza mantenua (hornidurak, mantentzea…)
  • Aldez aurretik jakinaraztea zer jarduerarentzat ematen duen zerbitzua edo, horrela badagokio, establezimendua irekitzeko lizentzia edo jarduera legeztatzeko prozesuan dagoela egiaztatuko duen agiria. Udalak ofizioz egiaztatuko du.
  • Parte Zaharreko jarduera bati zerbitzua ematen diola egiaztatuko duen agiria.
  • Zamalanetarako ordutegitik at (7:00 - 11:30) ibilgailuak erabiltzeko beharra justifikatzea.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 15 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea.
  2. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
  3. Txosten teknikoa.
  4. Baimena onartzeko edo ukatzeko ebazpena.
  5. Pertsona interesdunari jakinaraztea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Eskabide soilak ez du ahalmenik ematen Parte Zaharrean sartzeko.
  • Eskabideak sartu nahi den data baino 5 egun lehenago aurkeztu behar dira gutxienez.
  • Parte Zaharrean sartzeko, baimenean zehaztutako baldintza partikularrak errespetatu beharko dira (ordutegiak, ibilbideak, etab.).
  • Baimendutako gehieneko pisua hamabi mila (12.000) kg artekoa duten ibilgailuek beti ere Udaltzaingoak lagunduta sartu beharko dute Parte Zaharrean, aldez aurretik eskabidea eginda, eta 10:00ak baino lehen utzi beharko dute Parte Zaharra. Ordu muga hori zabaldu ahal izango da mugatutako eremuan behar bezala baimendutako obretan eraikuntzako materiala hornitzeko ibilgailuentzat.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli