Irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza: 2. Eskaera zuzentzea

Telematikoki

Lokalizadorearekin sartzea

Hasi

Presentzialki

Lehenik zuzenketa telematikoki beteta egon beharko da, eta orduan telematikoki edo presentzialki erregistratu ahal izango da: presentzialki egin nahi izanez gero, horretarako Lehendakariak edo zeregin honetarako izendatutako ordezkariak UdalInfoko bulegora joko du eta bertan aurrez bete duen eskaerara sartzeko daukan lokalizadorearekin edo loturarekin udalinfoko langile batekin sinatu ahal izango du eskaera.
Herritarrentzako arreta-bulegoak kontsultatu: Udalinfo
Edozein zalantza argitzeko, Herritarren Postontzia erabili edo herritarren arreta telefonora (010) deitu ahal izango da.

Tramitearen deskribapena

Dirulaguntza deialdian eskaera auzkeztu duten irabazi asmorik gabeko elkarteek, eskaera horretan akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, entitateei hamar laneguneko epea emango zaie egintza Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zuzendu ahal izateko.

Ikusi oinarriak:
- Gizarte Ekintza
- Herritarren Partaidetza
- Lankidetza
- Berdintasuna
- Gazteria
- Giza Eskubideak
- Ingurumena
- Euskara Zerbitzua
- Kultur Aniztasuna
- Donostia Kultura
- Donostia kirola

Zeinek egin dezake eskaera

Udaletxeko Iragarki Taularen bidez zuzenketak egiteko errekerimendua jasotzen duten entitateek, bestelako komunikazio bitartekoak gorabehera.

Zuzenketa Lehendakariak edo zeregin honetarako izendatutako ordezkariak aurkeztu beharko du. Azken kasu honetan honakoak aurkeztu behar ditu:
  • Erakundearen zuzendaritza batzordeak nahiz zuzendaritza organoak adostuta eskabidearen sinatzailea ekitaldi hori egiteko baimentzen duen akordioa, erakundeko idazkariak egiaztatuta.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Zuzenketak egiteko errekerimendua jasotzen duten elkarteek jakinarazpen e-mail bat jasoko dute komunikazioetarako zehaztutako posta elektronikoko helbidean. Mezu hau jasotzen den unetik zuzenketa zirriborro moduan egin daiteke.
Zuzenketaren erregistroa, egintza Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 10 laneguneko epean egin daiteke.

Beharrezko dokumentazioa

Zuzenketa soilik Telematikoki bete ahal izango da. Horretarako entitateek mezu bat jasoko dute komunikazioetarako zehaztutako posta elektronikoko helbidean. Mezu honetan entitateak zuzendu beharrekoa azalduko da, eta bertan izango dute ere beraiek aurkeztutako eskaera formulariora sartzeko lotura eta lokalizadorea.Subsanatu beharrekoa ere formularioan bertan agertuko da.

Mezua jasotzen den unetik aurrera bertan adierazitako zuzenketak formularioan egiteko aukera izango da. Zuzendu beharrekoa formularioan adieraziko da ere. Aldaketak zirriborro moduan egingo dira eta egintza Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera entitateei 10 laneguneko epea emango zaie zuzenketa erregistratu ahal izateko.

Mezuan bertan adieraziko da zuzenketa noiz aurkeztu eta sinatu daitekeen, eta horrela egiten ez bada eskaera bertan behera utzi dutela joko da.

Errekerimenduan zehaztutako datuez gain beste datu batzuk aldatzen batitu entitateak, hauek ez dira kontuan hartuko proiektua baloratzeko orduan.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. E-maila bidaltzea eta zuzenketekin hasteko aukera
  2. Iragarki Taulan argitaratzea
  3. Zuzenketen erregistratzea elkarteen ekimenez

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Diru laguntza jasotzearekin batera hartzen diren konpromisoak:
  • Programatik eratorritako erantzukizunak bere gain hartzea.
  • Behar diren baimenak lortzea.
  • Programaren garapenean gertatzen diren gorabehera guztiak Udalari jakinaraztea, gertatu bezain laster.
  • Dirua gastatzen ez bada, diru laguntza itzultzea.
  • Helburuak funtsean aldatuz gero, diru laguntza itzultzea.
  • Udalak ezarritako baldintzak eta arau guztiak betetzea.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli