| Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati |
Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.
Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.
Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Urte osoan zehar
Oporraldiarako baimena lortzeko eskabidea egiteko epea udaldia baino 15 egun lehenago irekiko daEranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta/edo Gizarte Larrialdiko
Laguntzaren titularrentzako edo onuradunentzako tasak: 36,42 €
Urtero eskabidea aurkeztu behar da, eta zergaldi berean izango du eragina, beti ere borondatezko ordainketaren epea bukatu baino lehen egiten bada eskabidea.
Bai egoiliarrentzako baimenaren eskabidea urte naturaleko bigarren seihilekoan egiten den kasuetan bai emandako baimena bertan behera utzi kasuetan, kuotaren zenbatekoa seihileko naturaletan hainbanatuko da (31,12 € oro har eta 18,21 €, aurrez adierazitako gizarte laguntzen onuradunek).
Udatiarrak: 134,75€ (ezin da ordainketa hainbanatu)
Mugikortasun murriztua pertsonak: doakoa
Jarduera ekonomikoak: Ordaindu behar dutena erabileraren denboraren arabera egingo da (3. Tarifa).
Autokarabanentzako zerbitzu eremua:
Udaldian (ekainaren 1etik irailaren 30 arte): 11,00 €
Gainerakoan (urriaren 1etik maiatzaren 30 arte): 5,50 €
Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza