Eremu arautuan aparkatzeko baimena aldatzea hauetako arrazoi batengatik:
- Helbide berria (*jarduerak ezik)
- Matrikula berria
*Jarduera ekonomikoa helbidez aldatzen bada: bajaren berri Mugikortasun Zuzendaritzari eman eta beste eskabide bat egin behar da.
OHARRA:
Gogorarazten da,
egoiliarren eta mugikortasun urriko pertsonek gidatutako ibilgailuen kasuan, derrigorrezkoa izango dela dagokion bereizgarria, aurreko haizetakoaren beheko eskuineko angeluan jartzea, baimena jakinarazten denetik 30 egun naturaleko epean. Epe hori igarotakoan, bereizgarririk gabe aparkatzea arau-haustea izango da.
Matrikula berriaren kasuan, eskatzailea ibiligailuaren jabea ez denean:
a) Ibilgailua leasingean edo errentan badauka:
- Leasing edo errenta kontratuaren kopia.
b) Enpresak lagatako ibilgailua badauka:
- Eskatzailearen eta enpresaren arteko lan harremana egiaztatzeko dokumentua.
- Enpresaren baimena, ibilgailua berak bakarrik eta lanorduetatik kanpo erabili ahal izateko.
c) Jabeak gidabaimenik ez badu eta etxebizitza berean bizi bada: lehen mailako odolkidetasuna badute, senar-emazteak edo izatezko bikotekideak badira, edo gidaria jabearen legezko tutorea edo soldatapeko laguntzailea bada eta ibilgailuaren jabeari laguntzeko eginkizuna badu.
- Ibilgailuaren jabearen baimena, ibilgailua erabili ahal izateko.
- Familia liburua edo harremana egiaztatzeko beste dokumentu bat, kasuan kasukoa.
Oharrak:
- Udalak eskubidea du edozein froga dokumental eskatzeko, eta/edo aparkatzeko baimena eskuratzeko eskatzaileek aurkeztutako datuak egiazkoak direla ziurtatze aldera beharrezkoak diren egiaztapenak ofizioz egiteko.
- Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb