Premiamendu probidentzia baten edo bahitura jarduketa baten aurkako errekurtsoa. Prozedura betearazlearen egintzen aurkako errekurtsoak dira, tasatutako arrazoi batzuk direla eta (2/2005 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorraren, 171. eta 174. artikuluetako arrazoiak).
Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.
Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.
Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Urte osoan zehar
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Departamentua: Finantza Zuzendaritza