Berraztertze errekurtsoak prozedurako bi une ezberdinetan aurkeztu daitezke:
Borondatezko ordainketaren epean
Zergen eta tasen likidazioaren/jasotzearen aurkako errekurtsoa, zerga onurak ematearen edo ukatzearen aurkako errekurtsoa eta errolda fiskalen onarpenaren egintzen aurkako errekurtsoa.
Ordainarazteko epean
Premiamendu probidentzia baten edo bahitura jarduketa baten aurkako errekurtsoa. Prozedura betearazlearen egintzen aurkako errekurtsoak dira, tasatutako arrazoi batzuk direla eta (2/2005 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorraren, 171. eta 174. artikuluetako arrazoiak).
- Eskabide inprimakia
- Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
- Errekurtsoaren idatzia eta errekurtso egileari egoki irizten dion dokumentazioa, errekurtsoaren oinarrizko arrazoiak egiaztatuz.
- Ordezkariak aurkezten badu: ordezkaritzaren dokumentua eta NAN fotokopia edo horren ordezko identifikazio dokumentua.
- Pertsona juridikoen kasuan, ordezkaritzaren boterea egilesten duten eskrituren bidez egiaztatuko da ordezkaritza hori.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo imprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb