Tramitearen deskribapena
Parasolen esleipena; Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzetako toldoak, karpak eta itzalkinak.
Esleipen gehienak 3 urtean behin egiten den zozketa ireki baten bidez egiten dira. Urtero, epe bat irekitzen da bajak formalizatzeko eta onartzeko, eta pertsona esleipendunei egondako bajen ondorioz libre geratu diren parasolak hartzeko aukera izatea eskaintzen zaie, epe baten barruan.
Aipatutako epe horietatik kanpo, parasolak libre geratzen badira, zuzenean esleitzen zaizkie hurrengo zozketara arteko aldirako eskaera egin dutenei.
Zozketatzen diren parasolak:
- Kontxa hondartza: 440 toldo
- Zurriola hondartza: 240 toldo
- Ondarreta hondartza: 424 toldo / 98 karpa / 198 itzalkin
Desgaitasunen bat duten pertsonentzako gordetako tokiak:
- 28 toldo gordetzen dira (8 Kontxan, 8 Zurriolan, 12 Ondarretan).
Informazio gehiago
Zeinek egin dezake eskaera
- 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
- Europar Batasuneko edozein udalerritan izatea bizilekua.
- Izen emate bakarra onartzen da pertsonako eta etxebizitzako.
- 100 €-ko fidantzaren gordailua egitea, zozketan parte hartzeko. Eskabidea online eginez gero, ordainketa bankuko txartelaren bidez egiten da. Eskabidea Udaleko bulegoan egiten bada, kontu korrontean helbideratuko da (eskatutakoa eskuratzeko aukerarik ez bada, fidantza itzuli egingo da; aukera izanda, uko egiten bazaio, galdu egingo da). Toldoa esleitu zaien pertsonei, tasatik deskontatuko zaie.
- Zozketarekin lotutako prozesutik kanpo, parasola libre bat eska dezake aipatutako baldintzak betetzen dituen edonork, fidantzaren gordailurik egin gabe, dagokion tasa ordainduz.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da
- NAN (Donostian erroldatuta ez dauden pertsonen kasuan).
- Desgaitasunen bat duten pertsonentzako gordetako tokiak hartzeko aukerak izateko beharrezko dokumentazioa: mugikortasun urriaren baremoaren ziurtagiri ofiziala, gutxienez A, B edo 7. mailako mugikortasuna egiaztatzen duena. Ziurtagiriaren irudia aurkeztu behar da fitxategi batean.
Izen ematea formalizatutakoan, eskatzaile bakoitzari gako bat ematen zaio. Gakoarekin eta NAN zenbakiarekin Internet bidez kontsulta daiteke zozketari buruzko informazioa eta eskatzailea zozketa horretan zer egoeratan dagoen.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
2024 denboraldiko abonuak:
Toldoak
- lerroa: 322,99 €
- lerroa: 290,70 €
- lerroa eta hurrengoak: 247,26 €
Itzalkinak:
- lerroa: 394,27 €
- lerroa: 367,54 €
- lerroa eta hurrengoak: 337,47 €
Karpak (guztiak): 673,84€
Tasak denboraldia hastean kobratzen dira. Zozketen arteko denboraldietan, baja emateko eta aldaketak egiteko epeei buruz informatzeko, esleipendunei bidaltzen zaien zirkularrean adierazten da zer egunetan kobratuko den tasa.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Hilabete bat
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Zozketan izen ematea (webgunearen bidez edo bulegoan). Pertsona bakoitzari ausazko zenbaki bat ematen zaio, eta email bidez jakinarazten zaio.
- Zozketarako, NANa eta zenbakia argitaratzen dira.
- Zozketa. Zenbaki bat ateratzen da, eta zenbaki horren bidez parasola aukeratzeko ordena ezartzen da.
Pertsona eskatzaileek parasola aukeratzea, zozketa bidez ezarritako ordenan oinarrituta.
- Egunero 60 pertsonak izaten du parasola aukeratzeko modua; parasola egokitu zaien pertsonen zerrenda bukatu arte.
- Bigarren fasea: parasola erosteko aukera izatea parasolik tokatu ez zaien pertsonek.
- Tasa ordaintzea eta behin betiko esleipena.
- Parasolen esleipen zuzena, zozketarako izenik eman ez duten pertsonentzako.
Aukeratze sistema: hondartza, parasola mota eta sektorea aukeratzen dira.
Oharra: zozketa ondorengo bi urtetan, zirkular baten bidez, baja emateko edo aldaketaren bat egiteko aukera eskaintzen zaie esleipendunei, eta, era berean, tasak zer egunetan kobratzen diren jakinarazten zaie.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
Izen emateko eskabideak honako alderdi hauek zehaztu bahr ditu:
- Datu pertsonalak
- Zer hondartzatan aukeratu nahi den adieraztea:
- Ondarretan baldin bada: Parasola mota adieraztea (toldoa-itzalkina-karpa) eta planoan adierazitako sektoreetako bat aukeratzea (1. sektorea edo 2. sektorea)
- Kontxan baldin bada: Planoan adierazitako sektore bat aukeratzea (1. sektorea edo 2. sektorea).
Aulkiak eta parasolak egun baterako alokatzeko aukera dago, toldo langileei hala eskatuta.
Datu babesa