Tramitearen deskribapena
Udalerrian bizi diren herritarrek ohiko bizilekuaz gain bizileku erabilerako beste ondasun higiezinen bat badute alokatzearen edo erabilera lagatzearen bidez, higiezin horiek %100eko errekargua ordaindu beharko dute, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Ordenantzak araututako kasuetan izan ezik.
Ohiko bizilekutzat hartuko da interesduna ondasun higiezin horretan urtean 183 egun baino gehiago bizi dela egiaztatzen den kasuetan.
Zeinek egin dezake eskaera
Ordainagiriaren titularrak edo haren legezko ordezkariak
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Errekargua ez aplikatzeko balizkoren bat betez gero eta salbuespen hori eskatu nahi izanez gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da: Ikusi "eranskina hobari kasuak".
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 2 hilabete
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta agiriak erregistratzea
- Baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea
- Txosten teknikoa
- Salbuespena onartzeko edo ukatzeko ebazpena
- Interesdunari jakinaraztea
- Datuak erregistratzea
- Zerga ordaintzea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Finantza Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Errekargua lehen aldiz ordaindu behar duten pertsona titularrek horren gaineko idatzizko jakinarazpena jasoko dute, eta 30 eguneko epea izango dute jakinarazpena jasotzen dutenetik, salbuespena eskatzeko, edo, horrela badagokio, ohiko etxebizitza dutela frogatzeko egiaztagiria aurkezteko. (Beren helbide fiskalean aurkitu ezin izan diren subjektu pasiboei GAOn argitaratuta egingo zaie jakinarazpena).
Zerga Egutegia
Datu babesa