Tramitearen deskribapena
Gaizki aparkatzeagatik edo segurtasun arrazoiengatik garabiak eramandako bizikletak berreskuratzea
Zeinek egin dezake eskaera
Bizikletaren titularrak edo interesdunak
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
- Bizikletaren titulartasuna frogatzen duen dokumentazioa
- Izapidetze unitateak nolanahiko dokumentazio osagarria bildu ahal izango du izapidea behar bezala kudeatzeko
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
2023ko tasak: 22 €
Tasak Udal Gordailuan ordaintzen dira bizikleta jasotzerakoan.
Tasa eskudirutan edo txartelaren bidez ordaindu daiteke .
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Unean bertan
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
- Bizikleta berreskuratzeko eskaera egitea Atestatuen Unitatean
- Dokumentazioa berrikustea eta bizikletaren jabetza egiaztatzea
- Bizikleta eramateko baimena eskuratzea
- Udalaren Ibilgailu Biltegira baimena eramatea
- Kasuan kasu, dagozkion tasak ordaintzea
- Bizikleta eramatea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Udaltzaingoko Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
- *Bizikleta segurtasun arrazoiengatik eramana izan denean, ez da tasarik ordaindu beharko bizikleta ateratzeko
- *Ibilgailua 48 orduren buruan jasotzen ez bada, indarrean dauden ordenantza fiskaletan xedatutakoa ordaindu beharko da Udalaren Ibilgailu Biltegian igarotako egun bakoitzeko
Datu babesa