Tramitearen deskribapena
Gaizki aparkatzeagatik, segurtasun arrazoiengatik edo bestelako arau hausteengatik (dokumentazio falta, alkoholemia kontrola, epailearen agindua, trafiko istripuak, okerreko dokumentazioa eta abar) garabiak eramandako ibilgailua berreskuratzea
Zeinek egin dezake eskaera
Gidariak, ibilgailuaren titularrak edo interesdunak
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Gidatzeko baimena indarrean
- Ibilgailua mota hauetako arau hausteengatik eramaten denean, hala nola dokumentazio falta, alkoholemia kontrola, epailearen agindua, trafiko istripuak, okerreko dokumentazioa edota:
- Zirkulazio baimena
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen txartela edo IAT
- Ibilgailuaren nahitaezko asegurua
Izapidetze unitateak nolanahiko dokumentazio osagarria bildu ahal izango du izapidea behar bezala kudeatzeko
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Tasak Udal Gordailuan ordaintzen dira ibilgailua jasotzerakoan
Tasa eskudirutan edo txartelaren bidez ordaindu daiteke
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Unean bertan
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
Ibilgailua mota hauetako arau hausteengatik eramaten denean: dokumentazio falta, alkoholemia kontrola, epailearen agindua, trafiko istripuak, okerreko dokumentazioa eta abar.
- Udaltzaingoaren Atestatuen Unitatean eraman ahal izateko eskaera egitea
- Dokumentazioa berrikustea eta/edo gidariaren egoera egiaztatzea
- Ibilgailua eraman ahal izateko baimena
- Ondorengo urratsak jarraitu
Kasu guztietan (gaizki aparkatzea, segurtasun arrazoiak eta aurrekoak)
- Udalaren Ibilgailu Biltegira joatea
- Ibilgailuaren titulartasuna eta/edo ibilgailua eraman ahal izateko baimena egiaztatzea
- Kasuan kasu, dagozkion tasak ordaintzea
- Ibilgailua eramatea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Udaltzaingoko Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
- *Udalaren Ibilgailu Biltegira aldez aurretik deitu daiteke ibilgailua bertan dagoela egiaztatzeko.
- *Ibilgailua 48 orduren buruan jasotzen ez bada, indarrean dauden ordenantza fiskaletan xedatutakoa ordaindu beharko da Udalaren Ibilgailu Biltegian igarotako egun bakoitzeko
Datu babesa