Informazio publikoa eskuratzea

Tramitearen deskribapena

Donostiako Udalaren, haren organismo autonomoen eta enpresen eskuetan dagoen eta haien egitekoak betez prestatu edo eskuratutako informazioa eskatzea.


Eskatu baino lehen, irakurri Maiz egiten diren galderak

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamainua: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Informazioa doan eskuratuko da. Dena den, kopia ugari eman beharko balira edo informazioa jatorrizkoa ez den beste formatu batera aldatu behar izango balitz, tasak kobratu ahal izango dira zerbitzuengatiko eta udal jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari jarraiki.


  1. Zuri-beltzeko kopia bakoitza Din A4 paperean............................0,08 €
  2. Zuri-beltzeko kopia bakoitza Din A3 paperean............................0,15 €
  3. Koloreko kopia bakoitza Din A4 paperean...................................0,84 €
  4. Koloreko kopia bakoitza Din A3 paperean...................................1,60 €

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 21 egun
  • Epe legala: Hilabete bat
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Informazioa eskuratzeko baimena emateko edo ez emateko ebazpena horretarako eskumena duen organoak eskaera jaso eta gehienez hilabeteko epean jakinarazi beharko dio eskatzaileari eta eragiten dien hirugarrengoei, hala eskatzen badute.


Epe hori beste hilabete batez luzatu ahal izango da, eskatutako informazioaren bolumena eta konplexutasuna direla eta beharrezkoa suertatzen bada, eta aldez aurretik eskatzaileari jakinarazita.


Ebazteko gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ez onartutzat joko da.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera erregistratzea
  2. Eskaera gaian eskumena duen udal arloari igortzea baloratu dezan
  3. Udal arloak alderdi hauen azterketa egitea: eskatutako informazioa eskuratzeko mugak, eskera ez onartzeko egon daitezkeen arrazoiak eta/edo eskatutako informazioak eragin dezakeen hirugarrengorik ote dagoen
  4. Eskaera ebaztea, ezezkoa ematea edo eskaera ez onartzea
  5. Pertsona/erakunde interesdunari jakinaraztea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Eskaera arrazoitzea ez da beharrezkoa izango, baina informazioa eskatzeko arrazoiak azaldu ahal izango dira eta kontuan hartu ahal izango dira ebazpena emateko. Eskatutako informazioa zehatz deskribatzea baino ez da eskatuko.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli