Administrazio Kontratazioa
'Kontratazio Publikoa Euskadin' plataformaren atal honetan Donostiako Udalak irekitako lizitazioak kontsultatu ditzakezu, baita kontratuen esleipen eta formalizazioak ere, edota kontakturako beharrezko informazio guztia.
Horretarako, aukera ezazu erakunde bat.
- Lizitazio fasean dauden kontratu guztien eskaintzak eta proposamenak aurkezteko epeekin lotutako oharra Covid-19a dela-eta. Irakurri oharra
- COVID-19: EPE ADMINISTRATIBOAK BERRABIARAZI EGINGO DIRA MAIATZAREN 7TIK AURRERA lizitazio elektronikoaren bidez izapidetzen dituen kontratazioen prozeduretan. Irakurri oharra
Administrazio Kontratazioa
Udal Kontratazio Plana
Donostiako Udalaren 2024. urteko kontratazio planean urte horretan lizitatzea aurreikusita dauden
udal arloetako kontratuen berri ematen da.
Planan jakinarazten da zein diren proiektatutako kontratuen bidez bete nahi diren udal-beharrak.
Udal kontratazioa gardenagoa, berdintasunezkoagoa eta ez diskriminatzaileagoa ahalbideratuko du, eta, horrez gain, Udalak eskaintza hobeak, kalitate-prezio terminoetan, jasotzeko bitarteko bat izango du .
Plana dokumentu dinamikoa da, eta beste espediente batzuk sartu ahal izango dira planean, espediente horiek, egokitasunagatik, ohiz kanpokoak izateagatik edo gerora sortutakoak, ez baitira sartzen hasierako agiri honetan.
Dokumentu dinamikoa da, eta beste espediente batzuk sartu ahal izango dira egokitasunagatik, ohiz kanpokoak izateagatik edo gerora sortutakoak,
Bertan jasotzen direnak soilik Donostiako Udalak organo kontratazaile gisa egiten dituen kontratuak. Plangintza honetatik kanpo geratzen dira Donostiako
• udalaren erakunde autonomiadunek
• merkatal sozietateek
• edo bere erakunde instrumentalek egiten dituzten kontratuak.
Agiri honetan ez dira jasotzen kontratu txikiak, izan ere, kontratu hauek ez baitira lizitazio gai.
Informazio gehiago:
Donostiako Udalaren Kontratazio Planaren PDFa
Izuli