Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eraikin baten fatxadaren argazkia



Kupoak


Etxebizitzak esleitzeko, honako kupo hauek ezarri dira:

1) Mugikortasun urria

Bizikidetza-unitateentzat erreserbatua, unitateko gutxienez pertsona batek egoera indarrean dagoen ezarritako ezaugarrien arabera egiaztatzen duenean: mugikortasun-baremoan 7 puntu edo gehiago edota A eta B letrak dituen mugikortasun urria.

2) Genero-indarkeria

Egoera hori egiaztatzen dutenentzat erreserbatua. Genero-indarkeria azken bi urteetan.

3) Adimen-desgaitasuna edo gaixotasun mentala

Bizikidetza-unitateentzat erreserbatua, kontratuaren titular gisa agertzen den pertsonak adimen-desgaitasuna, garapenaren desgaitasuna edo gaixotasun mentala duenean eta minusbaliotasun-ehunekoa % 33 edo handiagoa denean.

4) 65 urtetik gorako pertsonak

Bizikidetza unitateentzat erreserbatua, kontratuaren titular gisa agertzen den pertsonak 65 urte baino
gehiago dituenean.

5) 35 urtetik beherako pertsonak

Beren jatorrizko familiarekin bizi diren edo azken urtean jatorrizko familiarekin bizitzeari utzi dioten 35 urtetik beherako pertsonentzat erreserbatua.

6) Familia ugariak

Egiaztagiri ofizialaren bidez egoera hori justifikatzen duten bizikidetza-unitateentzat erreserbatua.

7) Guraso bakarreko familiak

Bere kargura seme edo alaba bat edo batzuk dituen eta eskaera aurkezteko unean ezkontza-harremanik edo antzekorik ez duen amak edo aitak osatutako unitateentzat erreserbatua.

Egoera erabaki pertsonal baten edo gerora gertatutako beste edozein arrazoiren (banantzea, dibortzioa, alarguntasuna edo bizikidetzaren amaiera) ondoriozkoa izan daiteke.

8) Etxebizitza partekatua

Egonaldien araberako alokairua, ahaidetasun-loturarik izan gabe Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroan eskatzaile indibidual gisa inskribatuta dauden eta esleipen-modu horretan parte hartzea berariaz onartzen duten bi edo hiru pertsonako taldeentzat erreserbatua.

Horretarako, honako hauek izan daitezke talde horiek proposatzen dituztenak:
  • Eskatzaileak berak, berariazko eskaera baten bidez.
  • Donostiako Etxegintza; hainbat irizpideren (hala nola generoaren eta adinaren) arabera proposatu ahal izango ditu etxebizitzak partekatzeko taldeak.

9) Orokorra

Beste kupoetan adierazitako zirkunstantzietako ezein egiaztatzen ez duten pertsonentzat edo bizikidetza-unitateentzat erreserbatua.

9) 70 urtetik gorakoak, Donostian etxebizitza baten titularrak

Gehienez ere bi pertsonak osatutako bizikidetza-unitateentzat gordeta, horietako bat gutxienez 70 urte beteta dituena, Donostian irisgarritasuneko baldintzarik ez duen etxebizitzaren titularra edo titularrak izanik, bertan gutxienez bost urtez bizi dena eta, gainera, Etxegintzari lagatzeko prest dagoena, beste etxebizitza-eskatzaile batzuei esleitzeko.