Eskabidea aurkezten duenaren izena eta nortasun agiri nazionala
Zer kupotarako parte hartzen den.
Emandako puntuazioa, atal bakoitza bereizita.
Ordena-zenbakia.
5.-Etxebizitzen esleipena:
Honako hauek egingo dute:
Aldez aurretik ezarritako ordenari jarraikiz esleituko dira etxebizitzak, honako hauek kontuan hartuta:
pertsonek eta familia-unitateek zer kupotan parte hartuko duten,
eta lortutako puntuazio-ordena, eskatzaile bakoitzak aurkeztutako dokumentazioaren arabera eta baremoa aplikatuta.
6.- Hautatutako pertsonei jakinaraztea:
hautatutako pertsonei pertsonalki jakinaraziko zaie, eta, hala badagokio, nahitaez bete beharreko betekizunei buruzko dokumentazioa edota baremaziorako emandako datuak adieraziko zaien epean aurkezteko eskatuko zaie.
7.- Behin-behineko esleipendunak:
Hautatutako pertsonak behin-behineko esleipendunak izango dira, haien datu pertsonalak eta aurkeztu duten dokumentazioa zuzenak direla eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
betekizunak eta baldintzak betetzen ez dituztela egiaztatzen bada, pertsona edo bizikidetza-unitate horiek plaza huts bat utziko dute, eta itxarote-zerrenden ordenaren arabera beteko da.
Behin-behineko esleipendunek etxebizitzaren alokairu-kontratua sinatu arte eta, ondoren, errentari-izaera duten bitartean bete beharko dituzte babes publikoko etxebizitzak lortzeko ezarritako legezko baldintzak eta betekizunak, etxebizitza-jabetzen gabeziari dagokionez.
8.- Behin betiko esleipendunak:
Alokairu-kontratua sinatzeko izapidea egin ondoren, behin-behineko esleipendunak behin betikoak izango dira.
Ildo horretan, bizikidetza-unitateko pertsona guztiek titularkide izan behar dute nahitaez, eta guztiek bete beharko dute errentamendu-kontratua.
Behin-behineko esleipenduna kontratua sinatzeko egintzan justifikaziorik gabe agertzen ez bada itxarote-zerrendetan dagoen hurrengo pertsonari edo bizikidetza-unitateari aukera emango zaio.
9.-Itxaron-zerrenda:
Esleipenean ezarritako ordenari jarraituz itxaron zerrendak prestatuko dira.
Hutsik geratu den kupoaren arabera, esleipendunik gabe geratu diren etxebizitzak beteko dira.
Etxebizitza bat esleitzeari uko eginez gero, uko egiten zaion egunetik bost urteko epean ezingo da etxebizitza eskuratzeko araubide eta tipologia berari buruzko ondorengo prozeduretan parte hartu. Salbuespenak:
bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko 15 m2 erabilgarriko ratioa baino azalera erabilgarri txikiagoa duen etxebizitza bat esleitzeari uko egitea.
bizikidetza amaitzen denean edota banantzea edo dibortzioa gertatzen denean, bikotea osatzen zuten bi pertsonetako batek uko egiteak ez du eragotziko besteak esleipen-prozesuarekin jarraitzeko aukera
Uko egiteagatik behin-behineko esleipendunik gabe geratu diren etxebizitzak esleitu gabekotzat hartuko dira
11- Baremazioa berritzea:
Gutxienez urtean behin, esleipendunen zerrenda berritu egingo da bizikidetza-unitateei berriz ere puntuak ematearen bidez. Nolanahi ere, eskuragarri dagoen azken ekitaldiko datu fiskalen kargarekin berrituko da.
emandako baremazioaren kuantifikazioa alda dezaketen inguruabar pertsonal guztien aldaketa jakinarazi beharko diote etxebizitza-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonek Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoari.