Baratzetan sartzeko debekuaren ebazpena


2017ko martxoaren 14an Ingurumen Osasunaren eta Iraunkortasunaren Zerbitzuak eginiko txostena jaso da, honakoa dioena:

“Atzoko polikiroldegiaren inguruetan, balizko kutsatutako zoruan, udaleko lurretan, legeztatu gabeko baratzeak daude (planoa atxekitzen da). Gaur egun, lur zoru hauen kutsadura maila neurtzen ari da eta beharrezko diren neurri zuzentzaileak erabakitzen, hori dela eta atzematen da ez dela baratzarik landu behar eremu horretan eta bertarako sarbidea debekatu behar dela.”

Hala, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 88 artikuluko 6. apartatuak ezarritakoa ikusirik, ebazpenaren arrazoitzat hartu dugu txosten hori, ebazpenaren testuari itsatsita baitoa.

Horiek horrela direla, Gune Publikoetako, Ekologiako eta Festa Jardueretako zinegotzi eskuordedunak, Gobernu Batzarrak 2015eko ekainaren 26an hartutako ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabili eta.
EBATZI DUT
  • Altzako polikiroldegiko inguruetan, hesitutako eremuan, sarbidea, baratza lanak eta edozein eratako erabilera debekatzea.
  • Udaltzaingoak ebazpenaren kopia bat jakinaraziko die hesiaren barruan atzematen dituen pertsonei edo baratze bat dutela esaten dutenei Altzako polikiroldegi ondoko hesitutako eremuan.

Erlazionaturiko dokumentuak