Altzako Kiroldegi berriaren proiektuan lanean ari da Donostiako Udala. Iraganeko jarduera industrialaren ondorioz, amiantoz kutsatutako lurrak azaldu dira, eta horrek atzeratu egin du altzatarrentzat premiazkoa den proiektu hau.

Udaleko departamendu ezberdinez osatutako batzorde bat lanean ari da, Eusko Jaurlaritzarekin batera, kutsatutako lur horiei irtenbide egokia emateko, baita kiroldegia ahalik eta lasterren eraikitzeko ere.

Webgune honetan garrantzizkoa den informazio guztia aurkituko duzu, bai kiroldegiaren inguruan, baita lur kutsatuen inguruko neurrien inguruan ere. Informazio bide zuzen eta irekia izango da, Udal gobernuak hartu duen parte hartze eta gardentasun konpromisoari erantzunez.

Zure galderak edo iradokizunak bidal ditzakezu, hemen sakatuz.