Hiriko auzo famatu eta zaharrena da. 1863 aurretik, harresiz inguratuta zegoen auzo honek osatzen zuen Donostiaren hirigune osoa. Harresiak bota ondoren hasi ziren Bulebarretik haratagoko zabalgunea eraikitzen.
Donostiako setioaren ondorioz 1813an guztiz suntsitu bazen ere, auzo honetan mantentzen dira hiriko eraikin zaharrenak.