Hondakinen bilketari buruzko partaidetza prozesua Alde Zaharrean




Edukiontziak Alde Zaharrean


Donostiako Udalak 2014an Parte Zaharreko hondakinentzako plan berri bat jarri zuen abian. Planak jarraipen prozesu bat du, eta bertan auzokideek eta auzoko eragile sozioekonomikoek hartzen dute parte.
Helburua da sistema zorrotzagoa, eraginkorragoa eta errespetu handiagokoa lortzea, hau da, sistema antolatzea Parte Zaharrean bizi direnentzat eta bertan negozioak dituztenentzat pentsatutako bi bilketa ereduren bitartez. Horiek inplikatzean birziklatze tasak igotzea bilatzen da, bereziki materia organikoaren eta ostalaritzako ontzi arinen gaikako bilketaren bitartez.

Partaidetza prozesua


Prozesuan honako hauek hartu dute parte:
  • Biztanleak: Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea eta herritarrak, beraien izenean.
  • Ostalaritza sektorea: Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea.
  • Merkataritza sektorea: Zaharrean Elkartea, Shop Donosti.
  • Elkarte gastronomikoak:
  • Kai Alde adinekoen elkartea.
Udaletik, Gune Publikoetako eta Ekologiako eta Ingurumeneko zinegotziak eta Herri Partaidetzako zinegotzia, baita Hiri Zerbitzuetako, Udaltzaingoko, Gizarte Zerbitzuetako eta Herri Partaidetzako teknikariak ere.

2014ko udazkena, Lehenengo fasea


Irailean bilera bat egin zen ukitutako sektore guztietako elkarteekin. 2014ko urrian bilera espezifikoak egin ziren auzokideekin, merkatariekin eta ostalaritzako profesionalekin.Helburua izan zen sistema berria ezagutzera ematea, zalantzak argitzea eta ekarpenak jasotzea.
Kontuan hartuta Parte Zaharrean pertsona heldu ugari bizi dela, erabaki zen Gizarte Ongizateko Zerbitzuarekin batera tratamendu berezia ematea kolektibo horri, eta bilera bat egin zen Kai Alde erretiratuen elkartean. Elkarte gastronomikoekin ere beste bilera bat egin zen.

Partaidetzaren datuak


Biztanleak: gai interesgarria zenez auzokideentzat, jende askoko bilerak egitea saihesteko eta partaidetza errazteko, Parte Zaharra hiru gunetan banatu zen, eta biztanleei dei egin zitzaien.
  • Urriaren 7a: 41 pertsona (29 emakume eta 12 gizonezko).
  • Urriaren 8a: 68 pertsona (38 emakume eta 30 gizonezko).
  • Urriaren 9a: 46 pertsona (26 emakume eta 20 gizonezko).
  • GUZTIRA: 155 pertsona (93 emakume eta 62 gizonezko).
Profesionalak: 15 pertsona bertaratu ziren guztira merkatarien bilerara (13 emakumezko eta 2 gizon). 30 pertsona bertaratu ziren ostalarien bilerara (19 gizonezko eta 11 emakume).
Kartela 'Gure bazterrak, txukun! - Edukiontzi guneak'

2016, Bigarren fasea


Hondakinak biltzeko sistema berri hori aplikatu zenetik, bigarren fase bat diseinatu zen datuak inkesten bidez eskuratzeko, sistema balioesteko eta hobekuntzarako irizpideak eman ahal izateko.
Maiatzean bilera informatibo bat egin zen prozesua ukitutako sektoreen ordezko elkarteei aurkezteko.
Helburuak:
  • Sistema ebaluatzea: eraginkortasuna eta biztanleen gogobetetasuna.
  • Hobetzeko neurri zuzentzaileak detektatzea.
  • Partaidetza prozesua amaitu eta sistema etengabe ebaluatzeko neurriak hautematea
Herritarren partaidetzaren ikuspuntutik, honako hauek ziren helburuak:
  • Ukitutako sektore guztiekin elkarrizketak sortzea.
  • Entzute aktibo eta berdinen arteko elkarrizketa espazioak sortzea.
  • Ikuspegi guztiekiko errespetua.
  • Prozesuaren malgutasuna eta moldagarritasuna.
  • Prozesuaren denborak errespetatzea.
  • Etengabeko komunikazioa, partekatua eta gardentasun aldetik ulerterraza.
Datuak eskuratzeko erabilitako metodologia inkesta telefonikoetan oinarritu da herritarren kasuan, eta aurrez aurrekoa izan da merkataritzako establezimenduen kasuan. Kontuan hartuta auzoan bizi diren asko adinekoak direla, Ongizate Sozialeko Departamentuaren aholkuak jaso ziren.
Maiatzetik ekainera denetara 400 inkesta egin dira etxeetan, eta 129 Parte Zaharreko establezimenduetan. Elkarte gastronomikoen eta auzo elkartearen iritziak ere jaso dira.
Eskuratutako datuekin, udararen ondoren, sektore guztietako ordezkariek osatutako lan talde batek aztertuko du informazioa.
Kartela 'Gure bazterrak, txukun'