Donostia Kultura 2014

Oinarri Orokorrak eta Bereziak 2014

Diru Laguntzen Oinarri Orokorrak eta Donostia Kulturako Oinarri Bereziak 2014-02-06 Donostia Kulturaren ohar informatiboa: Diru laguntza eskaerak aurkezteko jarraibideak

Eskaera epea

ESKAERA EPEARI BURUZKO OHARRA  Urtarrilaren 30ean GAOk akatsekin argitaratu zuen diru laguntza deialdia. Akatsak Lankidetzako eranskinean izan dira.  Dena den, udal webgunean hasieratik egon den oinarriei buruzko informazioa eta eskaera inprimakiek ez dute akatsik izan.    Akatsen zuzenketa otsailaren 12an argitaratuko da GAOn,  eta honek eragina izango du prozeduran, eskaerak aurkezteko epea luzatzen delako.  Hortaz, diru laguntza eskaerak aurkezteko epea martxoaren 12ra artekoa izango da.

Elkarteei Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea

1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.6 b) artikuluan xedatzen duenez, 3. atal honetan aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan (Ijentea kalea) eta, kultur laguntzen kasuan, Donostia Kulturaren Iragarki Taulan (Konstituzio plaza, 1), argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik. Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 30/1992 Legearen 71. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren. Akatsak zuzendu behar dituzten elkarteen zerrenda. Jakinarazpena Iragarki Taulan 2014-04-24ean Argitaratua: Akatsen zuzenketak aurkezteko azken eguna 2014-05-07

Behin-behineko Ebazpena

Behin-behineko ebazpen proposamena (Helegite epea:abuztuaren 21a arte, barne)

Behin Betiko Ebazpena

Behin betiko ebazpena

Justifikatzeko azken eguna

2015eko martxoaren 31ean amaitu zen zuriketa aurkezteko epea. Zuriketarako tramite eta inprimakiak Udal Bulego Birtualean