Erregistro honek Donostiako entitateen informazio iturri izatea du helburu: zenbat entitate dauden Donostian, zein diren beraien helburuak, zein esparrutan egiten duten lan, kontakturako datuak, etb. jasotzen dira bertan.
Baldintzak:
Entitate hauek Donostiako udalerriaren barruan eduki behar dute beren egoitza soziala (edo Ordezkaritza), edo Donostian bere jardun nagusia.
Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean edo beste Erregistro publiko batzuetan erroldatuta egon.
Pertsona juridiko diren aldetik Foru Ogasunak luzatutako I.F.K. eduki behar dute (Identifikazio Fiskalerako Kodea).
Herritarren Elkarteen Erregistroan izena ematea eskatzeko beharrezkoa da Zuzendaritza Batzordeko kideren batek edo bazkideren batek horretarako baimena duela egiaztatzea, eskaera-orri normalizatua betetzea eta ondorengo dokumentazioarekin batera edozein Udal Erregistro Orokorretan aurkeztea.
Aurkeztu beharreko agiriak (* beharrezkoa):
Eskaera egiten duen pertsonaren NA-ren fotokopia*
Entitatearen estatutuak eta eratze-dataren ziurtagiria, dagokion Erregistro publikoaren zigiluarekin*
Entitateak Eusko Jaurlaritzako Erregistro Orokorrean edo beste erregistro publikoetan duen erregistro zenbakia*
Zuzendaritza-karguak betetzen dituzten pertsonen izenak*
Egoitza sozialaren helbidea*
Urte horretarako programatutako zerbitzu eta jardueren txosten laburra