Irabazi asmorik gabeko Elkarte bat sortzeko pausoak
Elkartea EUSKO JAURLARITZAren elkarteen erregistro orokorrean inskribatzea.
Andia kalea 13. Telefonoa 012.
Erakunde arduraduna: Eusko Jaurlaritza.
Bertan aurkeztu beharreko agiriak:
- Elkartearen eratze-aktaren bi ale.
- Estatutuen bi ale.
- Zuzendaritza Batzordea
Bi-lau hilabete pasa ondoren jakinaraziko zaizue elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu duten ala ez eta, inskribatu badute, zein zenbaki duen.
Elkartea Identifikazio Fiskalerako Kodean alta ematea Foru Ogasuneko Zerga Bulegoan (Errotaburu, Okendo eta Gros)
Erakunde arduraduna: Gipuzkoako Foru Aldundia - Ogasuna.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eratze-akta.
- 036 inprimakia (tabako dendetan salgai): 036 inprimakiaren bidez alta ematen da edo, bestela, 200 eredua behar dela ezartzen da. Dagokizuen laukia markatzen ez baduzue, Gipuzkoako Foru Aldundiak berak markatzen du, aitorpena egiteko beharra berdin-berdin ezarrita.*
- IFK eskatzeko inprimakia, elkartearen eratze-aktan ageri direnetako batek sinatua, eta eskaera sinatzen duenaren NANen fotokopia.
- Elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua dagoela aditzera ematen duen jakinarazpena.
ALTA | EREDUA |
Zentsu aitorpena | 036 |
AITORPENAK | NOIZ | EREDUA | Plazos |
Elkarteen gaineko zergak | Beti | 200
Eredu telematikoa
(www.gipuzkoa.net)
(Urtean behin) | Uztailaren 1etik 25era, dagokion urtea amaitu eta gero. |
Erakunde arduraduna: Donostiako Udala