Inprimatu
Whatsapp ikonoa



DIRU LAGUNTZA HAUEN XEDE IZAN DAITEZKE:

Gabon garaian egingo diren ekintza ludiko edo/eta kulturalez osaturiko proiektuak, betiere hauen onuradunak haurrak (0-11 urte), nerabeak (12-17 urte) edo/eta gazteak (18-30 urte) izan behar dute.

Proiektuak diruz lagundu ahal izateko eta Gabonak Zuretzat programan barneratu ahal izateko, ekintzak 2023ko abenduaren 13tik 2024ko urtarrilaren 6ra bitarte gauzatu behar dira, biak barne. Neska eta mutilen parte hartzea bermatu behar da, ezin dira ekintza baztertzaileak izan.
Programaturiko ekintzaren prestakuntzarekin zuzeneko harremana duten gastuak diruz lagunduko dira: material erosketa, material alokairuak, garraioa...
Diruz lagundutako proiektuetako ekintzak, Gabonak Zuretzat 2023ko bilatzailean barneratuko dira.

NOIZ?


Eskaerak aurkezteko epea: Urriaren 10etik 29ra.

2023KO OINARRIAK


Eskura itzazu oinarriak.

ESKAERA NOLA EGIN


EBAZPENA


Ebazpena Donostiako Udaletxeko Iragarki Taularen bidez emango da ezagutzera, eta hamabost eguneko epea izango dute, jakinarazi eta biharamunetik, dirulaguntzari uko egiteko.



JUSTIFIKAZIOAK


Memoria entregatzeko epea: 2024ko urtarrilak 31. Telematikoki

Beharrezko dokumentazioa:
  • Eskabidea
  • Ekintzen memoria
  • Ikusentzunezko materiala baldin badago