Gabon garaian egingo diren ekintza ludiko edo/eta kulturalez osaturiko proiektuak, betiere hauen onuradunak haurrak (0-11 urte), nerabeak (12-17 urte) edo/eta gazteak (18-30 urte) izan behar dute.
Proiektuak diruz lagundu ahal izateko eta Gabonak Zuretzat programan barneratu ahal izateko, ekintzak 2022ko abenduaren 13tik 2023ko urtarrilaren 6ra bitarte gauzatu behar dira, biak barne. Neska eta mutilen parte hartzea bermatu behar da, ezin dira ekintza baztertzaileak izan.
Programaturiko ekintzaren prestakuntzarekin zuzeneko harremana duten gastuak diruz lagunduko dira: material erosketa, material alokairuak, garraioa...
Diruz lagundutako proiektuetako ekintzak, Gabonak Zuretzat 2022ko bilatzailean barneratuko dira.