BERGEN (NORVEGIA) ETA DONOSTIAKO GAZTEEN ARTEKO BIALDEKO TOPAKETA 2018
Bergen eta Donostia hirien arteko aldebiko topaketan izena emateko epea zabalik. Donostiako 18 eta 25 urte bitarteko 10 gaztek, Norvegiako beste 10 gazterekin batera, bi astez, esperientziak partekatzeko eta elkarlanean aritzeko aukera izango dute.
Elkartruke honen helburu nagusiena, gazteei tresna eta ezagutza eskaintzea da, aniztasunaren kulturarteko kudeaketa landu ahal izateko. Dinamika aktibo eta parte hartzaileen bidez, aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurru faltsuak desegitea da helburua. Parte hartzeko betekizunak:
Adina: 18-25 urte
Hizkuntza: Ingelesez jakitea (First edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 maila). Ikasketa agiri ofizialen bidez egiaztatu ezin dutenei ahozko azterketatxo bat egingo zaie.
Eskainitako plaza kopurua: 10
Lehentasuna izango dute Donostian erroldatuta dauden gazteek.
Onartutako lagun kopurua eskainitako plazarena baino handiagoa bada, zozketa publiko bitartez egingo da hautaketa. Hautatuak suertatu ez direnekin itxaron zerrenda bat osatuko da.
Topaketak:
Lehenengo topaketa: 2018ko irailaren 3tik 9ra, Bergen hirian (Norvegia).
Jarduera nagusiak: Lantegiak, bertako elkarteekin topaketa, aisialdiko ekintzak, bisita turistikoak etab.
Egonaldia: Bergen YMCA Hostel
Bigarren topaketa: 2018ko irailaren 29tik urriaren 6ra, Donostian.
Jarduera nagusiak: Bideo tailerra (grabaketa eta edizioa), aisialdiko ekintzak eta kultur ekimenak, bisita turistikoak, bertako elkarteekin elkarlana etab.
Egonaldia: Uliako aterpetxea
Parte hartzaileen betebeharrak:
Donostia Gazteriak trukearen aurretik eta ondoren antolatzen dituen jarduera eta bileretan parte hartzea.
Bi topaketetan parte hartzea.(Bergen eta Donostia).
2018ko elkartrukeetarako jarritako prezio publikoari dagokion diru sarrera egitea.
Antolatzaileen konpromisoak
Antolakuntzak gain hartuko diru ondorengo gastuak: ostatua, otorduak, garraioa eta programaren baitan dauden aisialdi eta kultur ekintza guztiak. Honekin batera, parte hartzaile bakoitzak berezko asegurua izango du ekintza honetarako.
Antolakuntzatik bi arduradun edo koordinatzaile kontratatuko dira, eta Donostiako taldearen laguntzaile izango dira momentu guztian.
DONOSTIA ETA BERGEN (Norvegia) HIRIKO GAZTEEN "ZURRUMURRUEN AURKAKO GAZTEEN TOPAKETAN" EGINDAKO FILM LABURRAK
Gure ustez, gazteak jomuga-talde garrantzitsua dira, elkarbizitzaren eta aniztasunaren balioak aberastasun gisa lantzeko eta, hala, jarrera arrazista eta xenofoboak prebenitzeko. Gure gizartean gero eta kultura gehiago bizi dira elkarrekin eta, horregatik, garrantzitsua da gazteak gauza izatea gogoeta egiteko aurreiritzi eta zurrumurruek funtzionatzeko mekanismoaz, aurreiritzi eta zurrumurru horiek beren biktima diren pertsonengan duten ondorioez eta gizarte osoarengan duten eraginaz. Izan ere, hausnarketa eginda, ohartuko dira jasotzen duten informazioa iragazi behar dutela eta komunikazio-trebetasunak bereganatu behar dituztela zurrumurruei aurre egiteko.
Hori guztia, gure gizartean elkarbizitza sustatzearren, gero eta kultura gehiago bizi baitira bertan.
Hori dela eta, Donostia eta Norvegiako Bergen hirien artean, zurrumurruen aurkako gazteen topaketa aldebikoa antolatu da. Gazteei zuzendutako proiektu bat da, aniztasunaren kulturarteko kudeaketa lantzeko eta aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurru faltsuak desegiteko asmoarekin. Topaketaren helburu orokorrak, gizarte inklusibo bat sustatzea, gazteen artean aniztasunari errespetua eta solidaritate bezalako baloreak sustatzea eta aurreiritzi eta estereotipoetan oinarritutako jokabide eta diskurtso diskriminatzaileak ekiditea.
Lehenengo topaketa Bergen hirian ospatuko da, 2018ko irailaren 3tik 9ra.
Eta bigarrena, Donostian, 2018ko irailaren 29tik urriaren 6ra.
Topaketan, 18-25 urte bitarteko 20 gaztek parte hartu dute. Bergen hiriko 10 gazte eta Donostiako beste 10 gazte.
Proiektuak europako dirulaguntza jasoko du “Erasmus +: Acción Clave 1: irakasketa arrazoiengatik pertsonen mugikortasuna” programaren barruan.
Film labur hauek Donostiako topaketan egindako lanaren emaitza dira.