Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Izarrak plazara - Talentu berrien bila!





5 eta 17 urte bitarte badituzu eta musika tresnaren bat jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea, zirku ikuskizunak eskaintzea... gogoko baduzu, Izarrak Plazara ekimena da zure aukera.
Izarrak Plazara ekimenak bi kategoria ditu, adinaren arabera: 5-11 urte eta 12-17 urte. 5 eta 11 urte bitarteko haurrek Donostiako Udal Haurtxokoetara joan behar dute izena emateko.
Azkenik, gogoratu parte hartu nahi duten guztiek gurasoen edo tutorearen baimen inprimakia bete behar dutela.
5-11 urte artekoek Haurtxokoetan dute inprimakia. Eta sinatuta entregatu beharko dute han bertan.
Emanaldia ekainaren 1ean izango da Larratxo K.E.

12-17 urteko gaztetxoek martxoaren 22ra arteko epea izango dute izen emateko, eta hori www.olatutalka.eus webgunearen bidez egin beharko dute. Izena ematen dutenek casting bat egin beharko dute apirilaren 5 eta 6an Etxarriene auzo etxean (Martutene), eta aukeratuek, emanaldi nagusia Olatu Talka jaialdiaren baitan egingo dute, ekainaren 2an.



Cartel 'Izarrak plazara 2019 - Erakutsi zure talentua! Izen-ematea martxoaren 22ra arte