Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Diru-laguntzak / Subvenciones

2017KO DIRU LAGUNTZEN DEIALDIA





DIRU LAGUNTZA HAUEN XEDE IZAN DAITEZKE


Haurren (0-5 eta 5-11), nerabeen (12-17 urte) edo/eta gazteen (18-30 urte) onura helburutzat duten proiektuak izan behar dute, edota beraien bizi baldintzak eta kalitatea nabarmen hobetzen duten proiektuak.

Diru laguntzak banatzeko hainbat irizpide dago: proiektua sortzeko ekimena eta garapena gazteena izatea, aurkeztu den proiektu pedagogikoa, jardueraren maiztasuna eta erregulartasuna, proiektuak duen erreferentzialtasuna eta bere ahalmen eraldatzaile eta berritzailea, udal ekipamendu eta zerbitzu gutxiago dituzten eremuetan proiektua garatzea, auzolana eta jarduera koordinatuak, berdintasun jarduerak eta euskara sustatzen dutenak.


NOIZ?


Eskaerak aurkezteko epea: 2017ko otsaillaren 2tik martxoaren 1era.


2017ko OINARRI OROKORRAK ETA BEREZIAK


Eskura itzazu oinarri orokorrak
Eskura itzazu oinarri bereziak


AURKEZTU BEHAR DIREN INPRIMAKIAK



NON?

  • On line (web bidez)
  • Udal!Info-ko bulegoetan (Udaletxean, Morlans eraikinean, Altzako bulegoan)


NOLA?


Online edo norberak ekarrita aurkeztu beharreko dokumentazioen fitxategiaren baldintzak ondokoak izango dira:
  • Artxibategi bakarra aurkeztuko da dokumentazio atal bakoitzeko eta bakoitzak erabilitako inprimakiaren izen bera izango du.
  • PDF fitxategi guztien artean 10 Mb-ko muga ez da gaindituko.


2017KO BEHIN-BEHINEKO EBAZPENA


Alegazioak aurkezteko epea, 10 egunekoa izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, irailaren 13tik irailaren 26 arte (biak barne). Epe hori bukatu ondoren Behin Betiko Ebazpena argitaratuko da.
Eskura ezazu behin-behineko ebazpena.


2017KO BEHIN BETIKO EBAZPENA


Eskura ezazu behin-betiko ebazpena.

2017KO JUSTIFIKAZIOAK


Memoria entregatzeko epea: 2018ko urtarrilaren 31n