Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Diru-laguntzak / subvenciones


2016KO DIRU LAGUNTZEN ESKAERA





2016KO JUSTIFIKAZIOAK


Memoria entregatzeko epea: 2017ko martxoak 31

DIRU LAGUNTZA HAUEN XEDE IZAN DAITEZKE


Haurren (0-5 eta 6-12), nerabeen (13-17 urte) edo/eta gazteen (18 urtetik gora) onura helburutzat duten proiektuak izan behar dute, edota beraien bizi baldintzak eta kalitatea nabarmen hobetzen duten proiektuak.

Diru laguntzak banatzeko hainbat irizpide dago: proiektua sortzeko ekimena eta garapena gazteena izatea, aurkeztu den proiektu pedagogikoa, jardueraren maiztasuna eta erregulartasuna, proiektuak duen erreferentzialtasuna eta bere ahalmen eraldatzaile eta berritzailea, udal ekipamendu eta zerbitzu gutxiago dituzten eremuetan proiektua garatzea, auzolana eta jarduera koordinatuak, berdintasun jarduerak eta euskara sustatzen dutenak.

NOIZ?

Eskaerak aurkezteko epea: 2016ko urtarrilaren 30etik otsailaren 29ra.

2016ko OINARRI OROKORRAK ETA BEREZIAK


Eskura itzazu oinarri orokorrak
Eskura itzazu oinarri bereziak

AURKEZTU BEHAR DIREN INPRIMAKIAK


  • Donostiako Udalaren Gazteria Saila
    Mari kalea, 1 (Goikoa Jauregia)
    Telefonoa: 943 48 19 09
    20003 Donostia
    Posta elektronikoa
  • Edozein erregistro orrokorretan:
    • Udal!Info
    • Donostia Kultura EEP
    • Euskara Zerbitzua
    • Kultur Etxeetako erregistroetan

2016KO BEHIN-BEHINEKO EBAZPENA



Alegazioak aurkezteko epea, 10 egunekoa izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, irailaren 3tik irailaren 15 arte (biak barne). Epe hori bukatu ondoren Behin Betiko Ebazpena argitaratuko da.
Eskura ezazu behin-behineko ebazpena.

2016KO BEHIN BETIKO EBAZPENA



Eskura ezazu behin-betiko ebazpena.