Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bi irudi: Ezkerrekoan 'Donostia Gaztea' testua eta eskuinekoan bost lagun lehen planoan

PARTAIDETZA


Herritarren partaidetza da udalaren jardueraren funtsa eta oinarri, lurralde osoan eta garatutako udal politika guztietan prozesuak, kanalak, guneak eta elkarren artean jarduteko forma berriak zabaldu nahi baititu.

Gazteria dagokionez, funtsezko ardatz jotzen dugu partaidetza eta zentzu honetan, gazteen parte hartzea bermatzeko eta bultzatzeko hainbat programa eta zerbitzu kudeatu eta koordinatzen dira.


BEHIN BETIKO FOROAK


GAZTE BATZORDEAK (13-17 urte)

Bilera parte- hartzaile hauek, hilabetean behin egiten dira Gazteleku bakoitzean (hilabete hasieran) eta dinamizaziorako oinarrizko eskema, honakoa izan ohi da: hezitzaileek batzordearen helburuen aurkezpena egiten dute, partaideek gai horren inguruan dituzten proposamenak egiten dituzte, eta jasotzen denari erantzuna ematen saiatzen gara.