Herritarren partaidetza da udalaren jardueraren funtsa eta oinarri, lurralde osoan eta garatutako udal politika guztietan prozesuak, kanalak, guneak eta elkarren artean jarduteko forma berriak zabaldu nahi baititu.
Gazteria dagokionez, funtsezko ardatz jotzen dugu partaidetza eta zentzu honetan, gazteen parte hartzea bermatzeko eta bultzatzeko hainbat programa eta zerbitzu kudeatu eta koordinatzen dira.
Bilera parte- hartzaile hauek, hilabetean behin egiten dira Gazteleku bakoitzean (hilabete hasieran) eta dinamizaziorako oinarrizko eskema, honakoa izan ohi da: hezitzaileek batzordearen helburuen aurkezpena egiten dute, partaideek gai horren inguruan dituzten proposamenak egiten dituzte, eta jasotzen denari erantzuna ematen saiatzen gara.
Antiguako gazteak talde gisa antolatu dira beren behar, arazo eta interesei talde gisa erantzun ahal izateko, eta Udalarengana jo dute auzoan hutsik dagoen udal eraikin bat erabiltzeko eskaerarekin.
Bilera batzuk egin ondoren, prozesu partehartzaile bat sortu dugu gazteen behar, arazo eta interesen inguruan hausnartzeko, eta “Gazteguneak” berak eta bertan garatuko den proiektuak izan beharreko ezaugarriak definitzeko asmoz. Gainera, prozesu honek izaera esperimental eta pilotua edukitzea nahi da, lortutako emaitzak etorkizunean beste leku eta proiektuetan aurrera eramaten diren prozesuentzako eredugarri izan daitezen.