Inprimatu
Whatsapp ikonoa

GAZTE LOKALEN ERABILERA GIDA


Irudia 'Gazte lokalak - Locales de Jóvenes'
Gazteriari egokia iruditu zaio GIDA bat egitea:

Lagungarri gisa, zuen lokalak ordenantzan aipatzen diren gutxieneko segurtasun eta higiene baldintzak bete ditzan.

Aholkuak emateko, zuen lokalean eguneroko jarduna errazagoa izan dadin, eta bizilagunekin, inguruko merkatariekin, lokalen jabeekin eta abarrekin ere errazagoak izan daitezen harremanak eta bizikidetza.


Lokal baten erabiltzaile gisa zer eskubide eta betebehar dituzuen erakusteko.

Zehazki, alderdi hauek jasotzen ditu: lokalek zer baldintza bete behar dituzten (gutxieneko espazioa, aireztapena…), zer neurri hartu behar diren espazioaren segurtasuna bermatzeko (su-itzalgailuak, larrialdietako argiak…), zer pauso eman behar diren lokal batek udal ordenantza betetzeko (jardueraren aurretiazko jakinarazpena egitea…), intereseko informazioa (tarifa elektrikoak, zer aseguru mota komeni den kontratatzea, zer pauso eman behar diren ur kontagailu bat jartzeko…) eta beste hainbat fitxa zabalgarri, gazte taldeari lokaleko eguneroko lanak antolatzen laguntzeko (garbitzeko egutegia, errenta kontratuaren eredua, lehen sorospenen gida, suteak saihesteko aholku praktikoak…).

GAZTE LOKALEN ERABILERA GIDA (bertsio osoa)

  1. Azpiegitura (Lokalaren ezaugarriak, gutxieneko azalera, garaiera, egitura...)
  2. Instalazioak (Espazioaren segurtasuna bermatzeko jakin beharrekoak: su-itzalgailuak, larrialdietako argiak… Tarifa elektrikoak, zer aseguru mota komeni den kontratatzea, zer pauso eman behar diren ur kontagailu bat jartzeko… )
  3. Izapideak eta lege alderdiak (Zer pauso eman behar diren lokal batek udal ordenantza betetzeko: jardueraren aurretiazko jakinarazpena egitea…)
  4. Bizikidetza, erabilera egokia eta erantzukizuna (Zarata, arau-hausteak... eta abarren inguruko informazioa)
  5. Eranskinak (Garbitzeko egutegia, errenta kontratuaren eredua, lehen sorospenen gida, suteak saihesteko aholku praktikoak…)