Inprimatu
Whatsapp ikonoa

ETXARRIENE AUZO ETXEA




Etxarriene auzo etxea kanpoaldetik
Etxarriene Auzo Etxea, Martuteneko auzokideei espazio eta ekintza desberdinak eskaintzen dizkien elkargunerako udal ekipamendua da, Gazteria eta Aterpetxeak Atalak kudeatzen duena.

ETXARRIENEKO PROGRAMA ETA ZERBITZUAK


HAURTXOKO



Mahai-jokoekin jolasten ari diren haur askoren argazkia
5-11 urte bitarteko haurrei zuzenduriko eremua da eta bertan elementu materialen eskaintza zabala aurki daiteke –jostailuak, jolas-materialak eta eremu zehatzak–. Horrez gain, langile gazte eta espezializatuei esker, jarduera ludikohezitzaileak lantzen dituzte eta sozializazioa sustatzeko jolas-eremuak sortzen dira.

Haurrek tailerretan parte hartu, margotu, mozorrotu… eta ongi pasatzeaz gain, jolasaren inguruko ohiturak bereganatzeko aukera dute, adibidez, parte-hartzea, errespetua, berdintasuna eta elkartasuna.

Martuteneko Haurtxokoak ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

Jolas sinbolikoaren gunea –bizitza imitazioaren txokoa–, arte edo gorputzadierazpenaren txokoa, eraikuntza eta ikerketa-gunea, mahai-jokoen gunea, gela-jokoen gunea, teknologia berrien eremua, tailerrak burutzeko eremua.

GELA MAILEGUA



Etxarrienen gelak lagatzen dizkizugu zure ekimenak aurrera eramateko: bilerak, entseguak,...

Etxarrienek eserita 60 lagunentzat prestaturiko areto nagusi bat du, 99 pertsonentzako aforoa duena, ikusentzunezko materiala duena, eta erakusketa, ziklo eta konferentzia, musika, dantza, antzerki eta formatu txikiko arte emanaldiak ere izan ditzazkeena. Areto honetaz gain, zentruak hiru tailer ditu, horietako bat bereziki insonorizatua. Areto hauetan, arte plastiko, artisautza, antzerkia, dantza eta bestelako interes orokorreko jarduerak antolatuko dira. Jarduera hauek haur, gazte nahiz helduei zuzendutakoak izango dira. Horrez gain, areto hauek auzo nahiz hiriko elkarte, talde eta kolektiboak biltzeko eta beren jarduerak burutzeko ere erabil daitezke.

Bota begirada bat eskeintzen dizugunera eta aukeratu zure beharretara gehien moldatzen den gela, eta gero zure eskaera helaraztea bakarrik faltako zaizu.

Kontsultatu aretoen ezaugarriak:

Hurrengo loturetan aretoak eskatzeko formularioa eta aretoen doako lagapena zehazten duen araudia aurkitu ditzakezu:

Areto lagapena doakoa izateko eskatzen diren ezaugarrietan sartzen ez diren kasuetarako, Etxarrieneko aretoak alokatzeko aukera dago. Hurrengo dokumentuan alokairu horietarako prezio publikoak aurkitu ditzazkezu:

Albo batean aukiak eta bestean bi aulki eta mahai bat dituen hitzaldi areto bat
Bilera gela baten argazkia mahai bat eta aulki askorekin




TEKNOLOGIA BERRIAK



Gela bat ordenagailu anitzekin
Teknologia berriak Martutene auzoko bizilagunei hurbiltzeko halburuarekin, Etxarriene Auzo Etxeak dohako internetera konexiodun ordenagailuak eskaintzen ditu, zerbitzu honen bitartez herritarrei informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietara jotzeko aukera erraztuz. Bestalde, herritar txartelarekin wifi sarean konektatzeko aukera dago, zure portatil, tableta edo mugikorraren bidez, eta hori egin ahal izateko lekua eskeintzen da.


POLTSA KONPOSTAGARRIEN MAKINA BANATZAILEA



Poltsa konpostagarrien makina banatzailearen argazkia
Hondakin organikoen gaikako bilketa egin ahal izateko poltsa konpostagarrien makina banatzailea aurkitzen da Etxarrienen. Txartela duten bizilagunek bertan makina honen bidez lortu ditzazkete poltsak. Horretarako Etxarrieneko ordutegian etortzeko aukera dago: astelehenetik larunbatera 16:30-20:00. Informazio gehiago: http://jokogarbia.donostia.eus/